Udalak bi milioi euroko dirulaguntza eskatu dio Jaurlaritzari

EduMendibil 2004ko mar. 25a, 11:55
Bergarako Udalak bi milioi euroko dirulaguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, 2004-2008 epe bitartean herrian egingo diren bost proiekturen finantzaketan laguntzeko.

Aipatutako bost proiekturen aurrekontua 9,5 milioi eurokoa da. Gobernu batzordeak bost proiekturendako dirulaguntza eskatzea onartu du:

  • Agorrosingo kirolgune berrirako
  • Zubiaurre eta Martoko kaleen urbanizaziorako
  • Artekalea, Arrurriaga eta Domingo Irala kaleen berrurbanizaziorako
  • Arostegi jauregiko lokalaren egokitzapenerako
  • Santa Ana ermitaren inguruko urbanizaziorako.

%30eko dirulaguntza

Goian aipatutako proiektuek, guztira, 9,5 milioi inguruko aurrekontua daukate. Horietatik 3,6 milioi euro Agorrosingo kirolgune berrirako bideratuko ditu Udalak.

Gainbehera etorritako hirialdeak gizarte eta ekonomia mailan biziberritzeko eta lurraldetasunari begira berpizteko egitarauei laguntzeko jarri du abian Eusko Jaurlaritzak Izartu programa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak