"El feeling es así" antzezlana ikusgai

A. Leibar 2004ko mar. 25a, 10:05
Martxoaren 26an, ostirala, "Tearto" taldeak "el feeling es así" antzezlana eskainiko du. Zabalotegi aretoan izango da gaueko 22:30ean.

Zer da feeling-a?

Feeling-a sentimendu bat da, bibrazio bat, konexio gradu altu bat… azken finean, zerbait magikoa, hitzekin azaldu ezina. Feeling-a gure ikuskizunaren muina da, historia bat, gure historia kontatzeko hasiera puntua.

Bi pertsonaia. Disko-jogailu bat. Musika asko. Eta modu inteligentean dibertitzeko instrumentuak ematen ez dituen kultura global bat. Emakumezko bi pertsonaiek asmatzen dute guztia, dantza egiten dute, barre egiten dute, burla egiten diote elkarri, kritikatu egiten dute, konfesioak egiten dituzte, maite dute elkar. Baina, batzuetan aurkako poloak elkar ukitzen dute y feeling-a arriskuan gelditzen da…

Kontu txikietan oinarritutako ikuskizuna da, bizitzako zertzelada arruntetan oinarritua, humore askoz hornitua. Aldi berean, teatroa erabiltzen da kritika tresna bat bezala: kontsumo objektua ez den guztia aitzinakoa eta erabili ezinekoa dela adierazten duen gizartea kritikatzen da. Aktoreek biniloa erabiltzen dute erakusteko gauza asko ez direla modaz pasatzen.

"Tearto" taldea

Taldea 2002 urte amaieran sortu zen, ikuskizun baten proiektua bertan behera gelditu zenean. Antzerki taldearen lehen obra da "El feeling es así". Bilbon estreinatu zen 2003ko ekainaren 24an. Taldekideen helburuak betetzen dira horrela: antzerkia egitea diru gutxirekin eta irudimen handiarekin; publikoarekin komunikazio zuzenaren aldeko apostua egitea. Eta nola ez, munduko eskenatokiak feeling askorekin betetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak