Juan Iturralde San Joxepeko presidente izateko proposatuko dute

EduMendibil 2004ko mar. 17a, 11:15
San Joxepe erretiratuen elkarteko bazkideek batzar berezia egingo dute eguaztenean, hilaren 17an, 17:00etan. Zuzendaritza batzordearen berritzea izango dute aztergaia. Juan Iturralde presidente izateko proposatuko dute batzarrean.

Tomasa Zabaleta zenaren heriotzaren ondorioz, elkarteko presidente kargua nork hartuko duen erabakitzeko dago. Baliteke Juan Iturralde izatea San Joxepeko presidente berria. Horixe izango da, hain zuzen, zuzendaritza batzordearen proposamena eguaztenean.

Juan Iturraldek lau urte daramatza San Joxepeko zuzendaritza batzordean. Iturraldek 65 urte ditu eta erretiratu aurretik Mayc lantegian izan zen lanean. Era berean, 1970eko hamarkadaren hasieran Bergarako udaleko zinegotzia izan zen lau urtez, Luis Laskurain alkatea zela.

Zuzendaritza berritu

Hain zuzen ere, presidente berria izendatzeaz gain, zuzendaritza berritzea da batzarreko helburuetako bat. Azken urteotan ez da egon erreleborik zuzendaritzan. Gutxienez, zuzendaritzako kideen erdia berritzea da helburua. Gaur egun, 1.700 bazkide inguru ditu San Joxepe erretiratuen elkarteak. Zuzendaritzak dei egiten die elkarteko bazkide guztiei eguazteneko batzarrean parte hartzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak