Bergarako Batasunak azken hauteskundeen balorazio positiboa egin du

Usoa Agirre 2004ko mar. 16a, 12:00
Bergarako Batasunak hauteskundeen gaineko balorazioa egin du. Azken Udal Hauteskundeetan baino boto gutxiago jaso dituztela esan dute, baina kanpainan izan dituzten arazo ezberdinak kontuan hartuta, oso balorazio positiboa egin dute.

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen gainean, Bergarako Batasunak egin duen balorazioa:

Lehen balorazioa

  • Bergarako ekimenaren aldeko bozka asko jaso ditugu Bergarako 19 mahaietan. Gure kontuen arabera, eta mahai guztietan egon ginen zenbatzen, 1412 bozka jaso ditugu.
  • Kopuru honetan baliogabe bezala hartutako guztiak sartuta daude. Zenbaketa honela egiteko arrazoia:
    • Bergarako ekimenaren aldeko bozka, Autodeterminazioaren aldeko papelata berezia erabili genuen. Banaketan eta herrira zabaltzean izandako zailtasunak bitarteko, herritar ugarik papeleta eskuratzea ez zuten lortu. Beraz, formula desberdinak erabili dira
    • Kongresurako bozketa izan dugu kontutan ez Senatukoak. Azken horietan bozka balio gabe gehiago zeuden.
    • Alderdi desberdinen aldetik gure papeleten izaera bereizia ez onartzea eta baliogabeen multzoan sartzeko nahiak ere horretara bultzatu gaitu.
    • Baliogabeak direla esan dute baina, badaezpada, Epaitegian aurkeztu behar ziren papeleta bakarrak izan dira, beste denak zakarrontzira bota dituzten bitartean. Gureak ondo baino hobeto kontatu dituzte, ondo neurtu gaituzte.

Balorazioan sartuta

  • Oso kanpaina amaiera gogorra izan dugu, Madrileko gertaera tamalgarriaren haritik, gezurretan eta manipulazioan oinarritutako lintxamendu politikorako deia egin da alderdi guztien aldetik Ezker Abertzalearen aurka. Zoritxarrez dei honek bi hildako utzi ditu ondorio latz bezala: Iruñean Espainia polizia batek Angel Berrueta hil zuen zapatuan, Hernanin berriz Ertzaintzaren karga baten ondorioz Kontxi Sanchiz hil zen domekan. Gertaera hauek erabat baldintzatu dute hauteskundeak eta nola ez gure emaitzak ere.
  • Kanpainan zehar jasandako errepresioa, jazarpen poliziala, beto informatiboa, zentsura, manipulazioa, irainak, debekuak, legez kanporatzea...
  • Gure botoak etxez- etxe banatzea dakarrena, mahaietan ez egotearen agindua (alderdi desberdinetako interbentoreek ondo baino hobeto betetako agindua)...
  • Orokorrean, ezin dugu esan alderdi guztientzako, herritar guztientzako aukera berdinak egon direnik, edo bai?. Beraz demokrazia batean bizi garela ezin esan.
  • Konparaketarako AuBk Foru Aldundirako atera zituen botoekin alderatu ditugu, egia da jaitsiera egon dela, baina goian azaldu ditugun elementu eta eraso desberdinak kontutan hartuta oso balorazio positiboa egiten dugu.
    • Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, gure apustu zaila ulertu duten herritar eta boto ugari jaso ditugu.
    • Oinarri sozial sendoa dugu. Autodeterminazioaren aldeko indar nahikoa badagoela demostratu dugu.
    • Militantzian oinarritutako eredua berriro garaile irten da. Bazterketa politikoa eta hedabideetakoa gainditu eta gure planteamendua, oso denbora gutxian, herriratzeko gaitasuna izan dugu.
    • Herritarrek gure lanari sinesgarritasuna eta erabateko bultzada eman diote.

Herri Batzarrerako deia

Hurrengo eguena, martxoaren 25ean, arratsaldeko 7etan Elementaleko aretoan Herri Batzarra egingo dugu balorazio sakona egin eta aurrera begirako erronkak zehazteko.

Bergarako Batasuna

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak