Tertuliak, zinema, kontzertuak… hil osoan, gaztetxean

Leire Kortabarria 2004ko mar. 4a, 12:28
Kontzertuak, Emakumearen Egunerako solasaldi bat, demoen eguna, antzerkia… antolatu dute Gaztetxeko arduradunek martxorako. Gaur, hilak 4, hasiko dira ekintzak, tertulia batekin, 19:00etan.

Hona hemen gaztetxeak datozen asteotarako antolatu dituen ekintzak:

Tertuliak eta hitzaldiak

  • Martxoak 4, eguena, 19:00etan: munduko hainbat errealitate bizi dituzten lagunekin tertulia.
  • Martxoak 8, astelehena, Emakumearen Eguna, 19:00etan: bi emakume txiletarrekin kafe-tertulia.

Kontzertuak

  • Martxoak 5, egubakoitza, 22:30ean: Extorsión taldea.
  • Martxoak 6, zapatua, 22:30ean: Wildsavages, Rojo omega eta Vice R vanit (hirurak Madrildik).
  • Martxoak 20, zapatua: Kalean eta K104 taldeen emanaldia.
  • Martxoak 27, zapatua: Smoking birds, Elebators eta Paniks taldeak.

Zinema

  • Martxoak 7, domeka, 19:00etan: Kamchatka.
  • Martxoak 14, domeka, 19:00etan: Missing.

Demoen aldeko eguna

Martxoaren 13an, zapatua, Demoen aldeko eguna izango da. 18:00etan, demoekin tertulia izango da, eta 22:30ean, Kuraia eta Dirties taldeen emanaldia. Jasotako diruaren erdia demoendako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak