Justizia behingoz euskalduntzeko eskatu du EHEk

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 28a, 20:36
Elurra egiten duen arren, Debagoiena osotik etorritako lagunek hartu dute parte EHEk deitutako manifestazioan. Euskarak justizian bizi duen zapalketa salatu, eta irtenbideak aldarrikatu dituzte, "gure eskubidea delako, epaitegietan euskaraz".

San Martin plazatik abiatu da manifestazioa, eta bertan bukatu da. Bide guztian, justizia euskalduntzeko eskatu dute manifestazioan parte hartu dutenek.

Manifestazio amaieran, ekitaldia egin dute plazan. Txalapartariak izan dira txalaparta joten, eta jarraian, Iñigo Arregik, Bergarako EHEko kideak, manifestu bat irakurri du. Berriro salatu dute euskarak justizia administratiboan bizi duen egoera, eta zapalketa horri irtenbideak orain eman behar zaizikiola aldarrikatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak