Manu Azkarate tolosar presoaren aldeko mozioa onartu du udalbatzak

EduMendibil 2004ko ots. 19a, 11:18
Bergarako Udalbatzak Manu Azkarate tolosar presoaren aldeko mozioa onartu zuen astelehenean. EAJ-EAk, Aralarrek eta PSE-EEk onartu zuten testua. Ezker Batua eta PPko zinegotziak ez ziren udalbatzarrean egon.

Manu Azkarate presoaren aldeko mozioa onartu zuen udalbatzak astelehenean, EAJ-EA, Aralar eta PSE-EEren aldeko botoekin.

Zera onartu zuten aipatutako alderdiek: batetik, Azkarate lehenbailehen askatzeko exijitzea espetxeetako zuzendaritzari, bestetik Azkarateren sendiari elkartasuna adierazte une zail honetan eta, azkenik, giza eskubideen aldeko mobilizazioetan parte hartzea.

Azkarate egoera larrian

Osasun arrazoiengatik Azkaratek baldintzapeko askatasuna lortu zuen 1993an, baina aurtengo urtarrilean berriro espetxeratu zuten. Ondorioz, gose, egarri eta medikazio greban dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak