Kultur Astea Ipintza Institutuan

Usoa Agirre 2004ko urt. 26a, 11:00
Urtero bezala aurten ere Kultur Astea izango dute Ipintza Institutuan. Urtarrilaren 27an, asteartea, emango zaio hasiera eta urtarrilaren 30ean, Santo Tomas egunean, amaituko da. Hiru atal nagusi izango dira: Mahai Inguru bat "Txirrindularitza" gaiarekin, Herri Krossa eta Olinpiadak.

Urtarrilak 27, asteartea

Urtarrilak 27, asteartea

Mahai-ingurua "aspaldiko, atzoko eta gaurko txirrindularitza" izenburupean. Partaideak Jesus Aranzabal, Mikel Lizarralde eta Markel Irizar. Batxilergoko ikasleei zuzendua. 13:00etan Aretoan.

Urtarrilak 28, asteazkena

Olinpiaden lehenengo atala: Narrazioak, txiste kontaketa, argazki lehiaketa, sokatira, zaku lasterketa, eskubaloia, etab. DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua. 12:00etan ikastetxean.

Urtarrilak 29, osteguna

Herri Krossa egingo dute. San Martin plazan hasi, herrian zehar ibili eta Ipintzan amaituko da. DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua. 10:30ean

Olinpiaden bigarren atala: Tortilla lehiaketa, pintxo lehiaketa, graffitia, futbola, irratsaioa, mus txapelketa, jokey, etab. DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua. Ikastetxean, 11:30ean hasita.

Urtarrilak 30, ostirala

Goizeko 11:00etan hasita urteroko festibala egingo dute Batxilergoko ikasleek Ipintza Institutuko aretoan. Ondoren, bazkaria egingo dute Jam aretoan.

Sariak

Ekintza ezberdinak kontuan hartuta sailkapen bat egingo da hiru multzotan banaturik, DBH 1.Zikloa, DBH 2. Zikloa eta Batxilergoa. Ondoren, multzo bakoitzeko talde onenak sari bat jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak