Saharako errefuxiatuen kanpamentuak bisitatuko dituzte zenbait herritarrek

Gorka Etxabe 2004ko urt. 23a, 09:41
Arrakastatsua izan da janaria batzeko kanpaina Saharako kanpamentuetan bizi diren errefuxiatuendako. Iaz beste janari jaso dute Bergaran, eta datorren aste hasieran bidaliko dute Donostiara. Era berean, zenbait herritarrek Saharako kanpamentuak bisitatuko dituzte apirilaren 7tik 11ra.

Bergarako Udalak erregetxo plazan duen eraikinean bildu dute janari guztia. Arrasaten ez bezala, Bergaran uste dute iaz beste jaso dutela aurten. Iaz 5´5 tona janari batu zuten. Astelehenerako izango dute guztia prest eta Donostiara bidaliko dute.

Dirua ere batu dute errefuxiatuen alde

Arroza, pasta, lekaleak, eta beste zenbait janari batu dute. Dirua ere batu dute. Iaz ia 3.000 euro jaso zuten Saharako errefuxiatuen aldeko kanpainan, eta aurten ere beste horrenbeste jasotzeko itxaropena dute.

Herriko hainbat elkartek esku hartu dute kanpainan, baita ikastola eta eskolak ere. Dendek ere eman diote babesa kanpainari eta denda horietan izan dute aukera bergararrek janaria uzteko.

Apirilean bidaia Saharara

Gipuzkoan batutako janari guztia otsailaren lehenengo astean eramango dute Saharako kanpamentuetara. Bigarren eskuko kamioiak erosiko dituzte eta sindikatuetako kamio gidari boluntarioek eramango dituzte kamioiak mugaraino. Gero, kamioiak bertan uzteko. Astebeteko bidaia izango da, eta Fronte Polisarioko kideak arduratuko dira gero banaketaz. Apirilean, berriz, Bergarako eta estatuko beste zenbait tokitako ordezkariak joango dira Saharara. Apirilaren 7an hasiko da bisitaldia eta 11ra arte izango dira bertan. Bergaratik Komite internazionalistak taldekoak joango dira Saharara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak