Kultura etxeko erakusketa gela liburutegi egingo dute

Monika Belastegi Aranzabal 2004ko urt. 22a, 12:25
Udal Liburutegian dagoen toki arazoa dela-eta, kultura etxeko erakusketa aretoa haur liburutegi bihurtzea erabaki du Udalak. Dena dela, aldaketa hori egingo dute Arostegi etxean aurreikusita dagoen erakusketa areto berria egin eta gero.

Udal liburutegian dagoen toki falta dela-eta, kultura etxeko erakusketa aretoa liburutegiari eskaintzea erabaki du Udalak. Hala, haur liburutegia erakusketa aretora eramango dute. Gaur egun kultura etxeko lehen solairuan dago haur liburutegia eta honek lagako duen gela hutsean ikasteko gela bat eta liburuendako apalategiak jarriko dituzte. Aldaketa hori emango da Udalak Arostegi etxeko behe solairuan aurreikusita daukan erakusketa areto berria egokitu ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak