Logotipo lehiaketa Euskal Herriko Itzuliari begira

Edu 2004ko urt. 21a, 19:33
Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko lehen etapa antolatzen dabilen herri batzordeak logotipo lehiaketa deitu du Bergarako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean.

Lanak urtarrilaren 30era arte jasoko dira herriko ikastetxeetan eta partaideek (bakarka zein taldeka) nahi adina lan aurkezteko aukera izango dute.

Edozein formatu eta teknika erabili ahal izango dute gaztetxoek: marrazki, argazki, margo, eskultura… Ikasleek Bergara eta txirrindularitza uztartu beharko dute beraien lanetan. Aurtengo Euskal Herriko Itzulia Bergaran hasiko da, apirilaren 5ean. Logotipo lehiaketako irudi irabazlea egun horretako imajina izango da eta, besteak beste, txirrindularien etorrerarekin kaleratuko diren hainbat produktu (kamisetak, metxeroak etabar) apaintzeko erabiliko da.

Epaimahaiaren erabakia otsailaren 13an emango da jakitera eta irabazleak Bergaran amaituko den lehen etapa antolatzaileen auto batean jarraitzeko aukera izango du. Era berean, beste hainbat sari ere banatuko dituzte. Lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da Arrizuriagan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak