Iñaki Manuel, Espainiako txapeldun Euskadiko eskubaloi selekzioarekin

Edu 2004ko urt. 15a, 17:24
Gazte mailako Euskadiko Selekzioarekin Espainiako Kopa Txapelketa irabazi du Iñaki Manuel gazte bergararrak (17 urte). Gabonetan Madrilen jokatutako txapelketan, Euskadik jokatutako bost partiduak irabazi ditu, eta Iñaki txapelketako golegile nagusia izan da, 24 golekin.

Iaz mailaz jaitsi zen Euskadiko gazte mailako taldea, eta, beraz, Kopa Txapelketan lehiatu da, beste bederatzi selekziorekin batera. Euskadik bere multzoko Melilla, Errioxa, Murtzia eta Kantabria gainditu zituen lehen fasean eta, finalean, Galiziari irabazi zion, 23-21.

Iñaki, golegile nagusia

Esan bezala, txapelketako golegile nagusia izan da Iñaki, 24 golekin. Iñaki ezkertiarra da eta hegalean jokatzen du. Aurten laugarren denboraldia betetzen ari da Eibarko Arrate taldean. Euskal Ligan, momentuz, hirugarren postuan dago Arrate, Bidasoa eta Askartzaren atzetik .

Hau ez da Euskadirekin jokatu izan duen lehen aldia: orain dela bi urte, kadete mailako selekzioarekin, bigarren postua eskuratu zuen Iñakik Espainiako Txapelketan, Torreviejan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak