Bergarako, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek lankidetzan antolatutako zikloa da. Denera, hamabi emanaldi izango dira, lau herri bakoitzeko, eta hamar organo jotzailek hartuko dute parte. Haiekin batera, emanaldiotako batzuetan soprano eta tronpeta jotzaile bakarlarien laguntza edo koroen laguntza izango dute.
Bergaran 4 emanaldi
Bergarari dagokionez, hamabi emanaldi horietako lau entzuteko aukera izango dugu; guztiak San Pedro elizako Stoltz-Fréres organo erromantikoan, 20:00etan.
- Lehen emanaldia hilaren 16an izango da, eta Alakanteko Miguel Bernal organo jotzaile egingo du. Harekin batera, Madrilgo Julia Ruiz sopranoak jardungo du.
Miguel Bernalek Alakanten eta Donostian egin ditu piano eta organo ikasketak. Frantzian, Suitzan, Italian eta Espainiako nazioarteko jaialdietan hartu du parte eta organoaren eta haren musikaren inguruan ikerketa ugari egin ditu.
Julia Ruiz sopranoak, berriz, Madrilen hasi eta Vienan jarraitu zituen kantu ikasketak. Zartzuela ugaritan hartu du parte, besteak beste, Pan y Toros, Luisa Fernanda eta Katiuska zartzueletan. Horrez gain, RNE eta RTVErako ere egin ditu grabaketak. Era berean, Arte Dramatikoko Erret Ikastexe Gorenarekin lankidetzan dihardu eta Placido Domingorekin ere abestu izan du. - Hurrengoa urtarrilaren 24an izango da, eta emanaldi hori Jose Manuel Azkue oiartzuarrak egingo du.
- Hirugarren emanaldia otsailaren 7an izango da, eta Roberto Antonello organo jotzaileak egingo du.
- Azkeneko emanaldia, otsailaren 14an izango da eta bi organo jotzailek hartuko dute parte, Oscar Candedok eta Loreto Aramendik, hain justu ere. Emanaldia lau eskutara egingo dute.
Lau emanaldiok 20:00etan izango dira, San Pedro parrokiako organoan.