Arbola erori da errepidera Deskargako mendatean

Gorka Etxabe 2004ko urt. 8a, 13:24
Haize bortitzak eraginda arbola bat erori da errepide erdira Deskargako mendatean eta arazoak eragin ditu zirkulazioan. Goizeko 8:15ean erori da zuhaitza errepide erdira, Bergarako noranzkoan, eta bederatziak bitartean Ertzaintzak bideratu behar izan du zirkulazioa.contributors:

GI-632 errepidean autoen joan-etorria handia zen goizeko 8:15ean eta Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan du. Goizeko bederatziak aldera, berriz, zuhaitza moztu dute eta errepidetik kendu.

Une horretan Deskargako mendatea itxi dute zirkulaziora, baina berehala ireki dute berriro ere. Bederatzietarako normaltasuna zen nagusi Deskargako mendatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak