"Mártires del Compás" musika taldea Jam aretoan hilaren 19an, ostirala

AmaiaL 2003ko abe. 18a, 12:15
Talde andaluziarrak "Empaquetado al vacío" diskoa aurkezteko azken emanaldi emanaldia izango da. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak 13 euroko (aurretik) eta 15 euroko (bertan) prezioa du.

Hasiera flamenkoa

Taldearen musikaren hasiera flamenkoa da, eta hortik aurrera mundu musikalaren edozein esparrutik igarotzen dira: sevillana-billy, rock, rap edota bossa. Armonia eta eskala liluragarriak, eta neurri fresko eta ia ezezagunak eskaintzen dituzte.

Emagalduen eta musikarien, flamenko-kantarien eta toreatzaileen istorioak kontatzen dituzte, bai eta ehundaka txiste eta milaka erokeri ere.

Mártires del Compás sei kidek osatzen dute:

  • Chico Ocaña (ahotsa).
  • Manuel Soto (gitarra flamenkoa).
  • Julio Revilla (gitarra akustikoa eta elektrikoa).
  • Jesús Díaz (baxua).
  • Alberto Alvarez (perkusioa).
  • Rocío Vázquez (koruak).

Talde sevillarrak bost disko kaleratu ditu orain arte:

  • "Flamenco Billy" (1995).
  • "Prohibido dá el cante" (1996).
  • "Al compás de la llaga dolorida" (1998).
  • "Mordiendo el duende" (2000).
  • "Empaquetado al vacío" (2002).

Berriro estudioan sartu aurretik, azken lana aurkezteko egiten ari diren girako azken kontzertua izango da beraz Bergarako Jam aretoan emango dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak