Bergarako Herri Mugimenduak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko abe. 11a, 10:41
Herriko hainbat taldek sortu zuten iaz Herri Mugimendua, bi helbururekin: taldeen ateko elkarlana areagotzea, eta norbere aldarrikapenak egitea. Iaz hamabostaldi kulturala antolatu zuten Gabonen atarian eta aurten er hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Eguenean hasi eta domekara bitarteko ekitaldiak antolatu dituzte. Egunean, hilaren 18an, hitzaldia egongo da gaztetxean, 19:30ean. Gaia: Euskaldunen hizkuntza eskubideen zapalketa epaitegian. Hilaren 19an, La Patro taldeak Lecciones de orgasmo antzezlana egingo du gaztetxean, 22:00etan. Hilaren 20an, bazkaria egingo dute gaztetxean. Txartelak honako lekuetan eros daitezke: Pol-Polen, Arranon Kortazarren eta gaztetxean. 22:30ean kontzertua egongo da, eta hilaren 21ean, kalejira, 19:00etan, San Martin plazatik abiatuta. Horren ondoren parodia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak