Agurtzane Crespo, ikasle onenen artean

Edu 2003ko abe. 4a, 13:05
Kutxak Gipuzkoako ikasle onenak saritu zituen martitzenean, abenduaren 2an. Unibertsitateko ikasketetan espedienterik onenak lortu dituztenak nabarmendu dituzte sari hauen 27. ekitaldian. Saritutako 34 ikasleen artean Agurtzane Crespo bergararra dago.

Agurtzane Crespok 22 urte ditu eta Mondragon Unibertsitateko Giza Zientziak-Enpresa Fakultatean burutu ditu ikasketak, Eskoriatzan. Aurretik, Batxilergo ikasketak Bergarako Aranzadi Ikastolan egin zituen.

Unibertsitateko ikasketak lau urtetan egin ditu. Tartean, praktikak egin zituen Bergarako Candy enpresan, 2002ko martxotik 2003ko uztailera bitartean hain zuzen. Ikasketa amaieran egin beharreko proiektua komertzialen inguruan egin zuen, “Analisis de perfil del puesto de trabajo del comercial de calle y su integracion en un equipo comercial” izenburupean. Orain dela hilabete bat Bergarako Manso optikan lanean hasi zen Agurtzane.

Espediente bikaina izateagatik 1.350 euroko saria jaso du Agurtzanek. Sariarekin zer egin ez dakiela esan digu: “Bankuan sartu dut dirua. Aurrerago izango dut gastatzeko aukera. Diru bat aurreztuta izatea ondo dator beti”.

Ikasle fina izateaz gain, kirolari bikaina izan da Agurtzane. Hamar urtez Bergara Igeri Elkartean jardun zuen eta hainbat domina eskuratu zituen Euskadiko igeri txapelketatan. Igeriketa lagata dauka honez gero. Ikasketek lagunekin irteteko tartea utzi izan diote beti: “Ikasketekin poliki-poliki joan naiz. Ez naiz egun osoan etxean ikasten geratzen den horietakoa. Ez diot uko egin lagunekin irteteari”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak