Domekan hasiko dira Gabonetako argiak jartzen

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko abe. 3a, 19:48
Gabonen atarian gaudela-eta, domekan ekingo diote herriko kaleetan Gabonetako argi apaingarriak jartzeari. Horrekin batera, erakusleiho lehiaketa abian da eta oinarriak kalean daude.

Etzi, domeka, hasiko dira Gabonetako argi apaingarriak jartzen herrian barrena. Hainbat tokitan jarriko dituzte: erdigunean, herriko sarreretan eta baserri auzoetan. Piztu, berriz, abenduaren 12an egingo dituzte argiok, urtarrilaren 6ra arte. Aurrekontua, 19.200 euro ingurukoa da.

Erakusleiho lehiaketa

Erakusleiho lehiaketa ere abian da. Oinarriak kaleratu dituzte, dagoeneko, eta lehiaketan merkataritza establezimendu guztiak hartuko dituzte aintzat, izena eman beharrik gabe. Erakusleihoak abenduaren 10etik 27ra bitartean prestatuta egon beharko dira erakusketarako. Bestalde, sariak ematerakoan, kontuan hartuko dute publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, kalitatearekin batera. Hiru sari egongo dira: 250 eurotako hiru sari eta erabakia abenduaren 19an emango dute jakitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak