Hilik aurkitu dute Allo herrian, Nafarroa. Marco Antonio Sanz de Acedo zuen izena, baina denondako zen ezaguna Eskroto
moduan, Tijuana in Blue taldeko abeslaria.
Jam ia lepo egin zen barikuan
Jam aretoan arrakasta handia izan zuen taldeak, baina orain ezin berriz talde horrekin entzun. Sanz de Acedo Iruñean jaio zen 1965ean, eta Tijuana in Blueko abeslaria zen.
Beharbada, askok, Kojon Prieto y los Huajolotes taldeko abeslari moduan ere ezagutuko zuten. Jam-ean kontzertua eman ostean zapatuan Aitzoaingo Artsaia aretoan jo zuten. Beraien azkeneko kontzertua izango zela esana zuten.
Ez dira argitu nolatan galdu duen bizia.
Azken diskoa Antes de perder el riego deitzen da. Guk azalera atera duguna te apellidas fiambre deitzen da, argazkian ageri dena.