Oihulari Klown eta Trokolo taldeek emanaldia egingo dute egubakoitzean

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko abe. 1a, 13:40
Oihulari Klown eta Trokolo antzerki taldeek elkarlanean egindako De profesión: Princesa antzezlana egingo dute egubakoitzean, abenduaren 5ean, 22:30ean, Zabalotegi aretoan. Calèndula eta Muxutruka pertsonaien gora-beherekin barrea ziurtatuta dago.

Oihulari Klown eta Trokolo antzerki taldeek elkarlanean egindako lana da De profesión: Princesa. Caléndularen –Isabel Aisa– eta Muxutrukaren –Raquel Imaz– ibilkerak ezagutuko ditugu, Virginia Imazen gidoian oinarrituta.

Ipuin klasikoetatik kanpo

Caléndula eta Muxutruka lanik gabe geratu dira. Lanean ziharduten azkeneko ipuinetik, Mari Errauskinetik, bota egin dituzte. Badirudi, gaueko hamabiak jo eta Mari Errauskinek zapata galdu zuenean, jauregi hartan zeuden gonbidatu guztiek zapata bana kendu eta dantza leku erdi-erdira bota zituztela. Gertakari horren errua Caléndula eta Muxutrukarena izan ei zen. Hori dela eta, ipuin horretatik bota egin zituzten, eta langabezian daude, beste ipuin klasiko batean noiz parte hartzeko zain. Sarrera arrunta 6 eurotakoa da, 26 urtetik beherakoenak 4,5 euro balio ditu, eta 17 urtetik beherakoenak, berriz, 2 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak