Bedelkar elkarteak musikaz jantziko ditu abenduko egubakoitzak

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko aza. 27a, 16:49
Aurreko urteetan bezala, abenduko egubakoitzetan kaleak alaitzeko musika saioak antolatu ditu Bedelkarrek, herriko dendarien, ostalarien eta zerbitzuen elkarteak. Musika saiook herriko kaleetan barrena izango dira, 18:30etik 20:30era bitartean.

Abenduaren 5ean, izango da lehenengoa eta Musika Eskolako klarinete taldeak jardungo du kaleak alaitzen; abenduaren 12an, Musika Eskolako txistu taldea ibiliko da kalez kale; abenduaren 19an, Musika Eskolako trikitixa taldeak jardungo du, eta 26an, berriz, Musika Eskolako saxofoi taldeak.

Gabonetako zozketa

Gabonetako zozketa ere kaleratu du Bedelkarrek. Lehenengo saria 1.000 eurokoa da eta horrez gain, 500 euroko beste lau sari ere egongo dira. Bedelkarreko dendetan erosketa eginda lortu ahal izango dira zozketarako zenbakiak. Zozketa eguna 2004ko urtarrilaren 8a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak