Migel Altuna institutuak errekonozimendua jaso du kalitatean

Monika Belastegi Aranzabal 2003ko aza. 27a, 16:34
Migel Altuna Lanbide Heziketako institutuak errekonozimendua jaso du bost eseak deritzon metodologia ikastetxean ezartzeagatik. Errekonozimendua Euskalit-en, Kalitatearen Euskal Erakundearen, eskutik jaso du, IX. Kalitatearen Europako Astean.

Migel Altunarekin batera, erkidegoko lau enpresek ere jaso dute errekonozimendua. Horietako bat, gainera, debagoiendarra da; Oñatiko Ulma enpresa, hain justu ere. Bost eseak Japoniatik datorren metodologia da eta ese bakoitza urrats bati dagokio: antolaketa, ordena, garbitasuna, ikus kontrolak eta diziplina eta kontrolak. Guztiak ezarri eta horien arabera jarduten dute eskolako ikasle eta irakasleek. Besteak beste, segurtasuna, lan baldintzak eta eraginkortasuna hobetu dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak