Construcciones Mecanizadas Jose Lazpiur S.A. 1964an sortu zuten eta gaur egun 90 langile dira lanean Murinondoko lantegian. Lazpiurrek, nagusiki, automobilgintza sektorean egiten du lan, sarrailagintza, linea zuriko produktuak edota kosmetikarako lanak ere egiten dituen arren. Lazpiur enpresa nazioarteko merkatuan ere lanean dihardu, Estatu Batuetan eta Europan nagusiki
Kalitatearekiko ardura
Kalitate alorrean egindako lanagatik jaso berri du zilarrezko Q-a. Aurretik, 1994an, ISO 9001 ziurtagiria jaso zuen (Estatuko lehenetarikoa izan zen) eta 2001ean ISO 14001 ingurugiro ziurtagiria.
European Foundation for Quality Management erakundeak emandako zilarrezko Q-ak kalitate arloan beste urrats bat ematea suposatzen du. Mikel Garai Lazpiurreko marketin eta salmenta arduradunaren arabera, enpresarendako garrantzi handiko errekonozimendua da hau: Produkzio zein gestio mailan garrantzi handia ematen diogu kalitateari eta sari honek bide horretatik jarraitzeko indarra ematen digu. Era berean, mundu zabalean lehiatzeko ateak irekiko dizkigu ziurtagiri honek.
Saria abenduaren 11n jasoko dute
Miguel Lazpiur enpresako gerenteak abenduaren 11n jasoko du zilarrezko Q-a, Donostiako Kursaalean egingo den ekitaldian. Gerentearekin batera hainbat langile izango dira Donostian, tartean Miguel Angel Agirrezabal eta Asier Arrieta zilarrezko Q-a jasotzeko prozesua zuzendu dutenak.