Erretiratuendako ikastaroak UNEDen

Edu 2003ko aza. 13a, 12:47
Iaz egin zuten moduan, UNED ikastetxeak eta San Joxepe elkarteak Nagusien Gela izeneko egitasmoa jarri dute abian. Udaberria bitartean erretiratuei zuzendutako hainbat ikastaro egongo dira.

Nagusien Gelaren helburua zera da: pertsona nagusien kolektiboan kulturarekiko interesa piztea eta, aldi berean, edadetuen bizitza kalitatea hobetzeko urratsak ematea.

Hiru fase

Abian jarritako ikasturteak hiru fase izango ditu: lehenbizikoan, Filosofiaren Historia eskainiko da UNEDen, abenduren 19ra bitartean. Eskolak egubakoitzero izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Bigarren fasean, berriz, Historia eta Zuzenbidea ikasgaiak izango dituzte: Historiakoa urtarrileko eguenetan emango da (15ean, 22an eta 29an) eta Zuzenbidekoa otsailaren 5ean, 12an eta 19an. Aurtengo ikasturtearekin bukatzeko, Ekologia eta Tai-Chia iragarri dituzte hirugarren faserako, otsaila eta apirila bitartean, hain zuzen ere.

Erantzun ona iaz

Esan bezala, iaz jarri zuten martxan Nagusien Gela eta aurreko ikasturtean erantzun ona jaso zuen. Ikasle beteranoak eta UNEDeko arduradunak pozik azaldu ziren egindako lanarekin. Bada, aurten, iaz hasitako lanari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek eta horretarako edadetuen interesekoak diren gaiak aukeratu dituzte. Proiektuaren bultzatzaileek ikastaroetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diete erretiratuei. Izenematea San Joxepeko bulegoan egin daiteke. Argibideak 943 76 30 09 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak