Erretiratuen egoitzaren historia jaso du Xabier Ibartzabalek

Edu 2003ko aza. 5a, 14:13
Erretiratuen egoitzaren historia jasotzen duen liburua aurkeztuko dute azaroaren 7an udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:30ean. Xabier Ibartzabal mediku donostiarrak idatzi du Evolución del hogar del jubilado en el contexto social de Bergara. 1972-2002 izenburuko lana.

Liburuan erretiratuen elkarteak izan duen ibilbidea jasotzen da, 1972an Aitonak elkartea sortu zutenetik gaur egunera arte. Xabier Ibartzabal medikua Donostiako Matia Fundazioan dihardu lanean. Egileaz gain, Juan Luis Madrazo Diputazioko ordezkaria, Victoriano Gallastegi alkatea eta Imanol Sorondo apaiza egotekoak dira ostiraleko aurkezpenean.

Artxiboak eta ahozko testimonioak

Informazioa eskuratzeko orduan, artxiboetara eta ahozko testimonioetara jo du egileak. Alkartu Naik Aitonak elkartea sortu zuen, eta orduko egoera politiko eta sozialetik abiatuta, erretiratuek herrian izan duten zereginaren berri ematen da liburuan. Gaur egun San Joxepek egiten duen lana ere jasotzen da. Ibartzabalek zera dio: “Lan horren guztiorren testigantza jaso nahi izan dugu, jendeak erretiratuen zereginaren berri izan dezan”.

Bost eurotan salgai

Testuarekin batera liburuak hainbat erretratu ditu. Hasiera baten liburuaren 1.500 ale kaleratu dira eta 5 eurotan jarriko da salgai. Ostiraleko aurkezpen ekitaldian eta ohiko tokietan erosi ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak