Bergaran hasiko da 2004ko Euskadiko Itzulia

Edu eta Monika 2003ko urr. 2a, 19:17
Datorren urteko Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko lehen etapa apirilaren 5ean izango da, eta Bergaran hasi eta amaituko da. Egun horretan munduko txirrindulari onenak Bergaran izango dira eta tropelak Debagoiena zeharkatuko du.

Txirrindulariek 136 kilometroko ibilbidea izango dute, tartean Itziarko gaina, Elosu, Deskarga, Udana eta Asentzio mendateak izango dituztela. Helmuga Ibargarain jarriko dute. Bergaratik hiru aldiz igaroko da tropela. Halaxe azaldu zuten martitzenean egindako prentsaurreakoan antolatzaileek: Mikel Larrañaga eta Jose Luis Kortabarria “Kaxeta” Lokatzako ordezkariek. Markel Irizar txirrindularia ere aurkezpenean izan zen. Hainbat hilabete daramatza Lokatzak etapa antolatzen. Horretarako 40 laguneko taldea osatu dute. Etaparen aurrekontua 42.000 euro ingurukoa da eta Bergarako Udalak %60 hartuko du bere gain. Itzuliko bigarren etapa Bergaran hasi eta Zallan bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak