Euskal Jaian, festa giroan ibili dira eskoriatzarrak

 Eskoriatza DEBAGOIENA ZUZENEAN

Sanpedroak aurrera doaz, giro ederrean joan ere, eta herritarrei dagoeneko hasi zaie igartzen aurpegietan. Indarrak berreskuratzeko taloa eta sagardoa izan dituzte aukeran herri bazkariaren aurretik.

Haurren danborrada, arrakastatsua beste urte batez

 Eskoriatza DEBAGOIENA ZUZENEAN

Laurogeita hamar haurrek hartu dute parte aurtengo Eskoriatzako haurren danborradan. Zazpi batailoi osatu dituzte, horien artean, berri bat ere atera da estreinakoz. Astero bi entsegu egin eta gero, gaur izan dute egun handia. Ilusio handiz aritu dira umeak danborra jotzen.

Kuadrilen jolasetan, 'Mandaeulixak' onenak

 Eskoriatza DEBAGOIENA ZUZENEAN

Bost kuadrillek hartu dute parte aurtengo jokoetan eta bost proba ezberdin egin behar izan dituzte. Horietako azkena, ohitura denez, errekan sartuta egin dute. Jende ugari bildu da lehia ikustera eta baita parte hartzaileak animatzera ere. Afari bat izan da garaile ateratzearren irabazleek eskuratu duten saria.

Lander Villar buruhandi txirrindulari lasterketan garaile

  Kultura  Eskoriatza

Buruhandia jantzi, frenorik gabeko bizikleta gainean eseri eta helmugara beranduen iritsi dena izan da txapelketako irabazle. Gaurkoan, Lander Villarrek lortu du lehen postua.

»» Ikusi argazki guztiak (54)

Bapo bazkaldu dute eskoriatzarrek

 Eskoriatza

Euskal Jaiko herri bazkarian 330 lagun elkartu dira eguerdian. Entsalada, patatak txirlekin eta parrilan egindako saiheskia dastatu dituzte, helduek zein umeek; ezin gusturago bazkaldu dute guztiek plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Eskoriatzarrak azken txanpan sartu dira Euskal Jaiarekin

 Eskoriatza

Sanpedroak aurrera doaz, giro ederrean joan ere, eta herritarrei dagoeneko hasi zaie igartzen aurpegietan. Indarrak berreskuratzeko taloa eta sagardoa izan dituzte aukeran herri bazkariaren aurretik.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

"Mandaeulixak" kuadrillen arteko jokoetan garaile

  Kultura  Eskoriatza

Bost kuadrillek hartu dute parte aurtengo jokoetan eta bost proba ezberdin egin behar izan dituzte. Horietako azkena, ohitura denez, errekan sartuta egin dute. Jende ugari bildu da lehia ikustera eta baita parte hartzaileak animatzera ere. Afari bat izan da garaile ateratzearren irabazleek eskuratu duten saria.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Haurren Danborrada

  Kultura  Eskoriatza

Laurogeita hamar haurrek hartu dute parte aurtengo Eskoriatzako haurren danborradan. Zazpi batailoi osatu dituzte, horien artean, berri bat ere atera da estreinakoz. Astero bi entsegu egin eta gero, gaur izan dute egun handia. Ilusio handiz aritu dira umeak danborra jotzen.

»» Ikusi argazki guztiak (58)

Bero, baina gustura Mariatxien doinuak entzuten

  Kultura  Eskoriatza

Sanpedrotan falta ezin diren Mariatxien emanaldia izan da herriko plazan. Herritar ugari bildu da bertan, hori bai, itzal bila ibili dira freskotan gozatu ahal izateko. Kantu ezagunak abestera animatu dira gerturatutakoak, eta baita dantza egitera ere.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

"Pink Ladies" gaztetxoen jokoetan garaile

  Kultura  Eskoriatza

Lau taldek hartu dute parte Eskoriatzako Gaztelekuak antolatutako gaztetxoen jokoetan. Eskiatzaile malabarista, globo ziztatzailea, garbitu eta pisatu... bezelako zortzi proba gainditu behar izan dituzte. Pike txikiren bat edo beste izan dute kuadrillek beraien artean, baina umore ona eta algara izan dira nagusi. Talde irabazleak afaria eskuratu du herriko taberna batean. Jokoak amaitua, afaria eta AZ Gaubelarekin diskofesta izango dute.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Hondarrezko eskulturen tailerra

  Kultura  Eskoriatza

Bi mila kilo hondarrrekin egin dute eskultura tailerra Eskoriatzako Gernika plazan. Sormena lantzea helburu duen hiru ordutako tailerra izan da. Andoni Baztarrikaren laguntzarekin, gustura ibili dira gaztetxoak beraien eskulturak sortzen.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Danborradarekin hasi dira San Pedro jaiak

 Eskoriatza DEBAGOIENA ZUZENEAN

San Pedro bezperako hitzordu garrantzitsuena da urtero danborrada. Aurten ere, kalera irten dira eskoriatzarrak danborrak gogoz astintzeko asmoarekin.

Arizmendi ikastolako Almen gunekoek piztu dituzte San Pedro jaiak

 Eskoriatza DEBAGOIENA ZUZENEAN

Txupinazoa eta pregoia, aurten, 50 urte bete dituen Arizmendi ikastolako Almen gunekoei egokitu zaie. Ane Arrieta eta Xabier Royo igo ziren udaletxeko balkoira, jaiak pizteko.

San Pedro egunean, elizbira Eskoriatzan

 Eskoriatza

Gaur da San Pedro eguna, eta zenbait urtetan parte hartu gabe egon ostean, aurten, iaz bezala, elizbirarekin egin dute bat udalbatzako hainbat kidek: alkateak eta EAJko gainerako zinegotziek. Eskoriatzako eta Aretxabaletako txistulariek lagunduta egin dute udaletxetik parrokiarako bidea.

San Pedro jaietan murgildu dira eskoriatzarrak

 Eskoriatza DEBAGOIENA ZUZENEAN

Pregoiarekin eta txupinaren jaurtiketarekin eman zitzaien atzo ofizialki hasiera Eskoriatzako San Pedro jaiei, eta ordurako herritar mordoa bildu ziren udaletxe inguruan. Aurten 50 urte bete dituen Arizmendi ikastolako Almen gunekoei egokitu zaie jaiei hasiera emateko ardura, eta horretarako bertako Ane Arrieta eta Xabier Royo igo ziren udaletxeko balkoira.

Danbor hotsez bete dira Eskoriatzako kaleak

  Kultura  Eskoriatza

Ohiturari eutsiz, nagusiek danborrak hartu eta burrunbadaz bete dituzte Eskoriatzako kaleak. Musikariez lagunduta, kaleetan zehar ibili dira danborrada plazan amaitu den arte. Aurtengo karrozarekin, emakumeak kirolean izan duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute. 

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Eztanda egin du jaiak Eskoriatzan

  Kultura  Eskoriatza

Arizmendi ikastolako Almen guneak bota du txupina eta hasi dira Eskoriatzako San Pedro jaiak. Ane Arrieta eta Xabier Royok izan dute pregoia irakurri eta herritarrak jaietan murgiltzeko ardura. Txupinaren ondoren, trumoikada, musika eskolako bandaren kontzertua eta txistulari taldearen kalejira izan dira buruhandiekin batera.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Arizmendi ikastolako Almen guneak piztuko ditu San Pedro jaiak

 Eskoriatza

Arizmendi ikastolako Almen guneak piztuko ditu San Pedro jaiak

Txupinazioaren ostean (19:00) Ikastolako Almen guneak egingo du pregoia (Lehen Hezkuntzako Xabi Royo eta Batxilergoko Ane Arrieta ikasleek irakurriko dute pregoia). 22:30ean, nagusien danborradaren burrunbak beteko ditu Eskoriatzako kaleak.

Traben gainetik, danbor hotsak

  Kultura  Eskoriatza

Traben gainetik, danbor hotsak

Aurtengo jaietan ere danbor hotsek ez dute hutsik egingo eta bi danborrada izango dira herriko jaietan: helduena, ohi moduan,  ekainaren 28an, 22:30etan, eta haurrena, berriz, ekainaren 30ean, 18:00etan. Aitona-amonak eta emakume kirolariak danborradetako karrozetako protagonistak aurten

"Ez dago aparteko sekreturik, oreka mantendu behar da, geldi egon barik"

 Eskoriatza

"Ez dago aparteko sekreturik, oreka mantendu behar da, geldi egon barik"

Uztailaren 1ean buruhandien txirrindulari lasterketaren laugarren edizioa egingo dute Eskoriatzako jaien barruan (19:00etan plazan). Lehenago ere egiten zuten lasterketa hori, baina urtetan ez dute antolatu, eta 2013an errekuperatu zuten lasterketa bitxi hori egiteko ohitura. 

Yves Salaberri 'Xala': "Ni neu ongi aurkitzen naiz, gazte bat bezala"

  Kirola  Eskoriatza

Yves Salaberri 'Xala': "Ni neu ongi aurkitzen naiz, gazte bat bezala"

Begino izango du bikotekide Xalak ekainaren 29an Eskoriatzako San Pedro jaietan jokatuko duen partiduan. Saralegi eta Murgiondoren aurka arituko dira.

Conejo Eseberri: "Umorea beharrezkoa da bizirik gaudela sentitzeko, derrigorrezkoa"

 Eskoriatza

Conejo Eseberri: "Umorea beharrezkoa da bizirik gaudela sentitzeko, derrigorrezkoa"

Los Zopilotes Txirriaus talde nafarra askotan izan da Debagoienean, eta San Pedro jaietan Eskoriatzan izango da, herriko plazan, ekainaren 30ean, 23:45ean.

Mexikar musika, euskal giroa eta dantza egiteko mila aukera sanpedroetan

 Eskoriatza

Mexikar musika, euskal giroa eta dantza egiteko mila aukera sanpedroetan

Musika emanaldietan aukera zabala izango da jaietako martitzenetik egubakoitzera bitartean.

Txosnagunea ekintzaz beteta egongo da aurten ere

 Eskoriatza

Txosnagunea ekintzaz beteta egongo da aurten ere

Eskoriatzako Txosna Batzordeak egitarau zabala prestatu du aurten ere jaietarako. Santa Marina plazan egongo da txosnagunea eta ekainaren 28an, 18:00etan, izango da irekiera.

Dantzari gazteak plazara aterako dira beste behin

 Eskoriatza

Dantzari gazteak plazara aterako dira beste behin

Musika Eskolako dantza taldeko gazteen saioa uztailaren 1eko Euskal Jaiaren baitan izango da.

San Pedro jaien egitaraua

 Eskoriatza

San Pedro jaien egitaraua

Eskoriatzako San Pedro jaiak hilaren 28tik uztailaren 1era bitartean ospatuko dira.

Eskoriatzako San Pedro jaietako aplikazioa aurkeztu dute

 Eskoriatza BERRIAK

Hilaren 28an hasiko dituzte festak eta ohiko hitzorduak mantendu dituzte. Berrikuntza moduan, aurten jaietako aplikazioa sortu dute, modu errazean eta doan mugikorrera deskargatu daitekeena.