Jaiak 2015: Bergarako Sanmartinak

 Bergara JAIAK

Plaza bete jende izan zen atzo San Martinetako haurren danborrada ikusten

 Bergara GAURKOAK

Atzo arratsaldean, Bergarako San Martin jaietako azken egunean, haurrek danbor hotsez kaleak hartu zituzten. Urduritasuna alde batera utzita eta entseguetan egindako lana erakutsita, txalo zaparrada handia jaso zuten San Martin plazara gerturatu ziren ikusleen eskuetatik.

Giro bikainean ospatu dute San Martinetako haurren danborrada

 Bergara

Giro bikainean ospatu dute San Martinetako haurren danborrada

Atzoko nagusienean ez bezala, eguraldi ona izan dute arratsaldean danborradan irten diren haurrek. Udal Biltegitik San Martin plazarainoko bilbidean zehar, espaloiak bete-bete eginda egon dira, inork ez baitu ikuskizuna galdu nahi izan. Hasi aurretik parte hartzaileetako batzuk urduri bazeuden ere, bikain aritu dira guztiak.

Euriak ez du danbor hotsa isildu Bergaran

 Bergara

Euriak ez du danbor hotsa isildu Bergaran

Danborradaren ibilbidean zehar zein bukaerako plazako ikuskizunean momentu askotan euria egin bazuen ere, jende ugari bildu zuen San Martin bezperako helduen danborradak, bai danborra jotzen, baita espaloietan ere. Bukaeran, santuaren gurutzeratzean, musika eta dantza ikuskizun berezia izan zen plazan.

Ardo dastatzea egin dute Uberan

 Bergara HEMEN DEBAGOIENA

San Martin jaien atarian, dastatze berezia egin dute asteburuan  Jaurlaritzako Mikel Garaizabal enologoarekin Uberako elkartean. Ardoaren kultura eta bereziki Euskadiko ardoak sakonago ezagutzeko aukera izan zuen 30 laguneko taldean.

Sasoiko frutarik eta barazkirik onenak Bergarako azokan

 Bergara GAURKOAK

Barazkiak, frutak, gaztak, pastelak, odolosteak eta sagardoa protagonistak izan dira Bergarako San Martin azokan, eta ondoren, paella-janaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Paella jan aurretik, sagardoa doan edateko txokoa izan da aurten berritasun handiena. Odolosteetaz gozatzeko aukera ere izan dute gerturatu direnek.

Xabier Artola eta Idoia Besada txapeldunak 30. Moises Azpiazu dantza solte txapelketan

  Kultura  Bergara

Irurako Xabier Artola eta Pasaiako Idoia Besada izan dira txapeldunak Bergaran, Moises Azpiazuren omenezko 30. bikote nagusien dantza solte txapelketan. Zazpi bikote izan dira nor baino nor gehiago taula gainean, eta epaimahaiak argi izan du onenak zeintzuk izan diren. Bigarren geratu dira Santurtziko Lander Campos eta Leioako Haizea Hormaetxea eta hirugarren Azpeitiko Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga.

Juan Gonzalezek irabazi du bergararraren saria margo lehiaketan

  Kultura  Bergara

Juan Gonzalezek irabazi du bergararraren saria margo lehiaketan

Lehengo trenbidearen margo batekin irabazi du lehiaketa. Lehen saria, Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du (Ormazabal hotelaren sarreraren margoa egin du) eta bigarren saria Vianako Joane Soldevillarendako izan da (Iraburu baserria margotu du koadroan). Beart elkarteak antolatu du margo lehiaketa. Guztira hamabi lan aurkeztu dira eta ikusgai egongo dira udaletxean irailaren 17tik 30era.

Festa giroa San Martin Azokan

 Bergara

Barazkiak, frutak, gaztak, pastelak, odolosteak eta sagardoa Bergarako San Martin azokan, eta ondoren, paella-jana herritarrendako.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Dantza solte txapelketa

  Kultura  Bergara

»» Ikusi argazki guztiak (28)

"Errespetuan eta parekidetasunean oinarritutako jaiak" izatea nahi du Udalak

 Bergara

"Indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa" eskatu die herritar denei San Martin jaietan ere. Bestalde, "kontsumo arriskutsuak" albo batera uzteko gomendioa ere egin du Udalak.

Danborradan ere nobedadeak

 Bergara

Danborradan ere nobedadeak

Nagusien danborradako aurtengo nobedadea izango da bi zatitan aterako dela. Ohiko konpainiak aterako dira 22:30ean –megafoniarekin–, eta tarte bat utzita abiatuko da –Udal Biltegitik hura ere– bigarren zatia, San Martinen heriotza irudikatuko duena, japoniarrez jantzitako danbor-joleak barne, Udal Musika Bandak lagunduta; banda ez da, beraz, aurten danborradaren zain plazan egongo, ibilbidea egin egingo du. 

Paella-jana, San Martin azoka eguneko nobedadea

 Bergara

Paella-jana, San Martin azoka eguneko nobedadea

Urtero legez, azoka giroak hartuko ditu bihar herriaren erdiguneko kale eta plazak. Salmentan ez ezik, lehian ere ibiliko dira 10:00etatik aurrera barazkiak, fruta eta gazta plazara eramango dituztenak –sari banaketa 13:30ean izango da–. 

San Martin jaiak: asteburuko egitarauaren aurrerapena

 Bergara HEMEN DEBAGOIENA

San Martin jaiak hasi direla-eta, asteburu honetan Bergaran izango diren ekintza desberdinez hitz egin dugu Maider Osa Udaleko kultur teknikariarekin eta Maite Agirre zinegotziarekin. Besteak beste, dantza txapelketa, barazki eta gazta azoka eta paella-jana izango dira datozen egunotan.

Ardo-dastatze ikastaroa eta paella-jana San Martinetako berrikuntzak

 Bergara

Ardo-dastatze ikastaroa eta paella-jana San Martinetako berrikuntzak

Aurten ere ez da aspertzeko astirik izango San Martin jaietan. Udalak ekintzaz beteriko egitaraua prestatu du hilaren 10etik hasi eta 26ra bitartean. Berrikuntza nagusiak paella-jana eta ardo-dastatze ikastaroa badira ere, ohiko azokak, haur eta helduen danborradek, Udal Musika Bandaren kontzertuak, 30. dantza suelto txapelketak, alaituko dute jaietako giroa, besteak beste. Egitaraua behean: