Iñigo San Vicente, garaile San Juan jaietako argazki lehiaketan

 Arrasate

Iñigo San Vicente, garaile San Juan jaietako argazki lehiaketan

27 lagunek parte hartu dute, eta guztira 51 argazki bidali dituzte. 16 urteko azpiko mailan, parte-hartzaile bakarra izan da, eta datorren urterako bi mailak bateratzea pentsatzen ari dira.

Jaiei amaiera bikaina Raimundo Amadorrekin

  Kultura  Arrasate

Arrasateko Herriko Plaza goraino bete da artista ezagunaren kontzertua jarraitzeko. Raimundo Amadorren doinuek gorputza mugitzeko gonbidapena egiten dute, eta ahalegin askorik gabe egin dute hori plazan batutako askok eta askok.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Lore Gazteak taldearen dantzak Seber Altuben

  Kultura  Arrasate

Dantza saioa eskaini du arratsaldean Seber Altuben Lore Gazteak dantza taldeak. Plazan bildutako herritarrek saio politarekin gozatu ahal izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Txosnaguneko pankartaren kontura Udal Gobernuari erantzun dio Arrasateko Emakume Gazte Asanbladak

 Arrasate

Txosnaguneko pankartaren kontura Udal Gobernuari erantzun dio Arrasateko Emakume Gazte Asanbladak

Oharra zabaldu dute, atzo gauean txosnagunean egindako ekintza azalduz eta bertan jarrita dagoen pankarta baten kontura Udal Gobernuak ateratako oharrari erantzunez: "Iraingarria da gure baginak eskandaluzkotzat jotzea". Udal Gobernuak pankarta hura kentzeko eskatu zuen jaien hasieran.

Txosnagunea beteta kontzertuan, eta aldarrikapen feminista tartean

 Arrasate

Gozatu ederra hartu du jendeak bart gaueko kontzertuarekin. Arkada Social talde arrasatearrak eta Non Servium madrildarrak giro aparta jarri zuten txosnagunean, doinu horiek gustuko dituztenen gozagarri.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Errekorteetan eta poniekin gustura gaztetxoak

 Arrasate

Errekortadoreen eskola egin dute arratsaldean Arrasateko jaietako zezen plazan. Neska-mutikoek errekorteak nola egin ikasteko aukera izan dute, eta ikasitakoa praktikan jartzekoa. Poniekin ere ibili dira, bestetik.

»» Ikusi argazki guztiak (66)

Bilkura egin dute Jai Zale tabernan

 Arrasate

Bilkura egin dute Jai Zale tabernan

Atzo goizaldeko bostak aldera, su-itzalgailua hustu zuen pertsona batek taberna barruan. Taberna betea zegoen, eta bertatik adierazi dute han zeudenen "osasuna arriskuan" jarri zuela ekintza burutu zuenak. Hori salatzeko egin dute gaur bilkura.

Patximatxin skate jaia

  Kirola  Arrasate

Patximatxin skate jaia egin dute gaur Zaldibarko frontoian, Arraskak antolatuta. Jaiaren barruan, txapelketak ere egin dituzte; 20 parte-hartzaile inguru izan dira.

Gasteizera eta Durangora skate txapelketako sariak

  Kirola  Arrasate

Patximatxin skate jaia egin dute gaur Zaldibarko frontoian, Arraskak antolatuta. Jaiaren barruan, txapelketak ere egin dituzte; 20 parte-hartzaile inguru izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (48)

'Zeuk iñ zeuk jan' bazkaria

 Arrasate

Kuadrilla ugari animatu dira aurten aurrenekoz azokan antolatu duten otordura –orain arte kalean egiten zen–. Bakoitzak prestatutakoa –edo ekarritakoa– jatea da hitzordu honek duen berezitasuna. Paella, pasta, patatak txorizoarekin, entsalada... askotarikoak prestatu dituzte han bertan, eta lagun-arte ederrean jan gero.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Rokodromoa eta krepeak, besteak beste, Zaldibarren

 Arrasate

Zaldibarko frontoian ere bazuten zerekin gozatu neska-mutikoek, eta aspertzeko aukera gutxi. Izan ere, beste ekintza batzuen artean, rokodromoan eskalatzeko edo krepeak egiten ikasteko aukera izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (40)

Umeak pozik Biteri plazako ekintzetan

 Arrasate

Puzgarriak, tirolina, aurpegia margotzeko aukera... askotarikoak izan dituzte neska-mutikoek Biteri plazan, eta goiz entretenitua pasa dute, benetan, han ibili direnek.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Umeek primeran pasatu dute Eguzkilarurekin

 Arrasate

Harrera beroa egin diote umeek Eguzkilaruri, bere 20. urtebetetzean. Herriko trikitilariekin egin duten kalejiraren ostean, Biteri plazara iritsi eta bertan jarri dute neska-mutikoek makal txikia.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Txikiekin batera ospatu du Eguzkilaruk hogeigarren urtebetetzea

 Arrasate

20. urtemuga du aurten Eguzkilaruk, eta, gaur, Arrasateko jaietako haur eta gaztetxoen egunean haiekin batera ospatu du urtemuga hori. Trikiti doinu artean, kalejira egin dute; neska-mutikoak, gainera, makal txikiarekin ibili dira batera eta bestera. Biteri plazara iritsita, Zorionak abestu diote, eta umeek makal txikia igo dute gero.

Susto txiki batekin, baina, bestela, arazo barik entzierroa

 Arrasate

Zezen plazarako sarreran, neska gazte bat erori eta, altxatzen hasi denean, gainetik pasa zaizkio animaliak. Anbulantzian eraman dute ospitalera, nahiz eta ezer larririk ez zuen, Udaltzaingoaren arabera.

»» Ikusi argazki guztiak (77)

Musika eta argi gaua sanjuanetan

 Arrasate

Musika eta argi gaua izan da bart Arrasatekoa. Monterronen, Goikobalu abesbatzak aurrena eta Anne Etxegoienek gero askotariko euskal kantuak abestu dituzte; Herriko Plazan, berriz, dantzan jarri ditu neska-mutikoak Oihan Vegaren diskofestak. Euria ere izan da bietan; baina zerutik euria bakarrik ez da etorri bart, baita su artifizialen kolore festa ere.

»» Ikusi argazki guztiak (99)

Dragoi Jana, azokan eta biharamun kutsu apur batekin aurten

 Arrasate

Euri arriskuagatik, aurten ez dute Herriko plazan egin AEK-k eta AEDk antolatzen duten afaria. Eguraldi txarrarekin orain arte Uarkapen egin ohi zena, azokara aldatu dute aurten –kirol instalazioetan alkohola kontsumitzeaz legeak dioenagatik–.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

'Street boulder' txapelketako parte-hartzaileetako bat, horman gora

  Kirola  Arrasate

Kaleko hormak igo behar izaten dituzte eskalatzaileek halako txapelketetan. Adibide gisa, hemen Arrasateko jaietako txapelketako parte-hartzaile baten saioetako bat.

Julen Valle eta Haizea Oses nagusi sanjuanetako 'Street boulder' txapelketan

  Kirola  Arrasate

Herriko bost pareta edo txokotan ibili dira eskalatzen arratsaldeko txapelketan parte hartu duten eskalatzaileak. Neska bakarrak hartu du parte; mutiletan, ostera, zortzi izan dira. Markel Vicario eta Lander Egaña sailkatu dira irabazlearen atzetik.

»» Ikusi argazki guztiak (92)

RIPen doinuak, musika bandaren eskutik

 Arrasate

Enamorado de la muerte kanta entzun ahal izan dute herritarrek, Monterronen, Arrasate Musikaleko musika bandak interpretatuta.

Nagusien danborrada, Arrasateko jaietan

 Arrasate

San Juan bezperako gau magikoari nagusien danborradarekin eman zaio amaiera Arrasaten. Umorea eta musika ere ez dira falta izan. Konpainia guztiak plazan batu dira azken martxak jotzeko. Aurten, herritarrek bertatik bertara jarraitu dituzte plazako ekitaldiak, plazan bertan jarritako pantaila handian ere.

Erraldoiek eta kilikiek alaitu dute giroa eguerdian

 Arrasate

Lehenengo kalejira aritu dira kalerik kale Arrasateko erdigunean, gazteenak batetik bestera antxintxika ibili dituzten buruhandiekin batera. Eguerdian, berriz, guztiak plazan elkartu dira, dultzaineroen musikaz lagunduta herritar andanaren aurrean dantza egiteko.

Ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa Arrasateko jaietan

 Arrasate

Ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa Arrasateko jaietan

Herriko plazan urtero moduan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa jaso dute Udaleko ordezkariek, Maria Ubarretxena alkatea buru.

Herriko nagusiei merezitako aitortza

 Arrasate

80 urtetik gorako arrasatearrak Etxaluzen bildu dira gaur Udalaren partetik merezitako omenaldia jasotzeko, San Juan jaietan urtez urte egiten den legez. Mahaietan jarrita, mokadutxoa egin dute, eta alkateak esker on hitzak eskaini dizkie mikrofonotik. Jarraian, Abaroako emakumezko eta gizonezko bazkide nagusienek lore sorta jaso dute. Eurak dira Ignacia Llodio (98 urte) eta Benito Berjon (94 urte).


 

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Erraldoiek eta kilikiek alaitu dute giroa eguerdian

 Arrasate

Lehenengo kalejira aritu dira kalerik kale Arrasateko erdigunean, gazteenak batetik bestera antxintxika ibili dituzten buruhandiekin batera. Eguerdian, berriz, guztiak plazan elkartu dira, dultzaineroen musikaz lagunduta herritar andanaren aurrean dantza egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (64)

Anne Etchegoyen: "Kanta tradizionalak eta berriak abestuko ditugu"

 Arrasate

Anne Etchegoyen: "Kanta tradizionalak eta berriak abestuko ditugu"

Donapaleuko abeslariak emanaldi berezia eskainiko du gaur Goikobalu abesbatzarekin batera, 23:15ean Monterronen (euria bada, Amaia antzokian egingo dute). Hasieran nor bere aldetik arituko den arren azken hiru abestietan bat egingo dute.

Arrasateko San Juanak jai giro onean hasi dira

 Arrasate

San Juan jaietako lehen eguneko irudi-bilduma laburra: Makalaren igoerarekin hasi eta Errementari dantza, sua, alkatearen dantza, danborrada...

Bigantxekin jarraitu du festak zezen plazan

 Arrasate

San Juan eguneko entzierroaren ostean, arrasatearrek bigantxekin jarraitu dute festa zezen plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (62)

Puntako artistak eta Arrasate Musikaleko banda punk ukituarekin

  Kultura  Arrasate

Puntako artistak eta Arrasate Musikaleko banda punk ukituarekin

Kolore askotariko estiloekin dator aurtengo San Juan jaietako musika eskaintza. Gaur, Arrasate Musikaleko Bandaren eta Anne Etchegoyenek Goikobalurekin prestatu duen ikuskizunaren txanda izango da. Bihar Arkada Social eta Non Serviumena, eta jaiei amaiera emateko Raimundo Amador arituko da domekan.

Nagusien danborradaren burrunbak Arrasaten

 Arrasate

San Juan bezperako gau magikoari nagusien danborradarekin eman zaio amaiera Arrasaten. Umorea eta musika ere ez dira falta izan. Konpainia guztiak plazan batu dira azken martxak jotzeko. Aurten, herritarrek bertatik bertara jarraitu dituzte plazako ekitaldiak, plazan bertan jarritako pantaila handian ere.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Erremetari Dantza, San Juan sua eta Alkatearen Dantza

  Kultura  Arrasate

Dragoiak piztu du sua urtero moduan, Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeetako dantzariek inguratuta. Ondoren, ohitura denez, Maria Ubarretxena alkateak egin du alkate dantza. Amaitzean, abarkak sutara jaurti ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Arazo gabe igo dute makala

  Kultura  Arrasate

Txopopote animatu baten ostean, gazteak plazara iritsi, eta bertan igo dute makala. Lau sokatan banatuta egin dute kuadrillek igoera, eta behin makala igota, Incansables txarangaren doinuekin aurrera jarraitu du festak.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Festa gosez dagoen uholde berdea koadrilen bazkarian

 Arrasate

San Juan bezperako klasikoetako bat den koadrilen bazkarian 400 lagun elkartu dira aurten, eta egon da jendea kanpoan geratu behar izan dena. Prestatu dituzten 450 paella platerrak oso gustura ari dira jaten, jai giro ederrean; lehen parranda eguna dela igartzen da. Laster makala hartu eta poteoan joango dira, 18:00etan Herriko Plazan altxatu arte. Ea lehen saiakeran altxatzen duten!

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Herritarrak sanjuanetarako gogoz daude

 Arrasate BERRIAK

Eguerdiko txupinarekin, hasi dira Arrasateko San Juan jaiak. Gaur izango da jaietako gaurik bereziena, Errementari Dantza, San Juan sua eta danborrada egingo dira, besteak beste, eta domekara bitartean askotariko ekintzak izango dira gustu guztiak asetzeko.

Hasi dira San Juan jaiak!

 Arrasate

Txosna batzordeak Mozal ordenantzari ez! plataforma aukeratu du aurten San Juan jaien hasiera iragartzeko arduradun gisa. Baleikeko Igor Urizarrek irakurri du pregoia eta Irabaziko Juan Luis Merino arduratu da suziriak jaurtitzeaz. Domekara bitartean, etenik gabeko festak hartuko du Arrasate.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

San Juan jaiak bertan

 Arrasate

 San Juan jaiak bertan

Errementari dantza, sanjoanetako sua, alkatearen dantza eta nagusien danborrada streaming bidez jarraitu ahal izango da zuzenean, gaur gauean, goiena.eus-en.

'Zeuk iñ zeuk jan' herri bazkariaren arrakasta ikusita, karpa bat jartzea aztertzen ari da Udala

 Arrasate

'Zeuk iñ zeuk jan' herri bazkariaren arrakasta ikusita, karpa bat jartzea aztertzen ari da Udala

Dagoeneko 731 lagunek eman dute izena ekainaren 25ean, zapatuan, egingo den Zeuk iñ zeuk jan bazkarian parte hartzeko. Horietatik 509 lagunek ziurtatuta dute lekua bazkarirako, baina 222 lagun erreserban geratu dira.

Bertsoak sanjuanetarako motorrak berotzeko

  Kultura  Arrasate

Bertsoak sanjuanetarako motorrak berotzeko

San Juan jaien aurreko egunetan urtero moduan, AEDk antolatuta bertso jaialdia egin zuten bart Kulturateko areto nagusian. Julio Soto, Arrate Illaro, Nerea Elustondo eta Joanes Igeregi ibili ziren bertsotan agertoki gainean.

Arrasateko haurrek gogoz astindu dituzte danborrak

 Arrasate

Ibilbide berria egin dute (helduen berbera) Arrasateko txikienek, eta danborren hotsez bete dituzte kaleak eta herriko plaza. Guztira 200 ume inguruk parte hartu dute, iaz baino 50 gutxiagok.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Batzen jolas-dantza herrikoia estreinatu dute

 Arrasate

Joser Ramon Vitoriaren gidaritzapean, Jokin Zaitegi plazatik herriko plazara abiatu dira, eta udaletxeko arkupeetan bukatu dute jolas-dantza.

Kantu afarian, euskal kantak izan dira protagonista kontzejupean

 Arrasate

Jose Letona plazan izan beharrean, kontzejupean izan da aurten kantu afaria. San Juanak ondo hasteko hitzordu garrantzitsua bilakatu da azken urteotan, eta harrera bikaina izan zuen atzokoan ere. Bertan, Sei Pistols Eta Trabuko Bat taldeak girotu zuen gaua, eta euskal kantak abesten ibili ziren ordu txikiak arte.

»» Ikusi argazki guztiak (33)

'Euskaldunak garra!' da sanjuanetako esaldia

 Arrasate

'Euskaldunak garra!' da sanjuanetako esaldia

Jaietarako esaldi lehiaketa Amets Arexolaleiba, Uxue Arexolaleiba eta Aitziber Erretolatza hirukoteak irabazi du. Haien esaldia joango da San Juan jaietako zapian idatzita.

Arrasate Musikal, musika zabalduz

 Arrasate

Arrasate Musikal, musika zabalduz

Arrasate Musikalek 44 urte beteko ditu aurten, eta, urtero moduan, herriko musikariak kalera irtengo dira San Juan jaietan, herria musikaz betetzera. Gaur egun, 600 ikasle inguru ditu Arrasate Musikalek, eta, guztira, hamabi talde instrumental ditu, musika estilo ezberdinak uztartzen dituztenak. Banda, berriz, 65 musikariz osatua dago, eta Edorta Aiastui Arrasate Musikaleko ekintza arduradunaren esanetan: "Maila polita eskaintzen duen taldea da Arrasateko banda. Bandaren hasierak, 1992an, ez ziren errazak izan, baina, gaur egun, egoera oso onean dago".

Erraldoi konpartsa, herria girotzen

 Arrasate

Erraldoi konpartsa, herria girotzen

Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa erreferente da sanjuanetan herriko kaleak girotzen.  Gaiteroek lagunduta, askotariko ekitaldietan hartu dute parte San Juan jaietan azken 30 urteetan: Errementari Dantzan, Arrasate Musikaleko bandaren kalejiran… besteak beste.

Herriaren historia suaren baitan biltzen duen dantza

 Arrasate

Herriaren historia suaren baitan biltzen duen dantza

Jose Ramon Vitoria izan zen Errementari Dantzaren sortzaile nagusia. Aurretik egindako Txerri Dantzaren esperientzia baliatuta erabaki zuen ikuskizuna antolatzea. Tradizio luzeko ikuskizuna dirudien arren, 23 urte beteko ditu aurten.

Goikobalu eta Anne Etchegoyen batera

Goikobalu eta Anne Etchegoyen batera

Goikobalu abesbatzak eta Anne Etchegoyenek San Juan eguneko gaua girotuko dute. Arrasateko abesbatzak aspalditik zeukan San Juan jaietan abesteko nahia, eta, aurtengoan ez ezik, jaietako egitarauan urtero tartetxo bat izatea gustatuko litzaiekeela adierazi du Jose Antonio Barriocanalek, Goikobaluko presidenteak.

Aitor Mendizabal: "Lau t'erdia gustuko dut, nire ezaugarrietara oso ondo egokitzen delako"

 Arrasate

Aitor Mendizabal: "Lau t'erdia gustuko dut, nire ezaugarrietara oso ondo egokitzen delako"

Juan Martinez de Irujok sanferminetako lau t'erdiko txapelketa jokatzeari uko egin ostean, Iberokoaren lekua beteko du Aitor Mendizabalek. Final-zortzirenetako partida jokatuko du ekainaren 26an Uarkapen, Jon Jaunarena aurrelari leitzarraren aurka.

Zaldibarko lehengo pilota partiduak

Zaldibarko lehengo pilota partiduak

San Juan jaietan badaude urterik urte errepikatzen diren ekintza arrakastatsuak. Zezenketak, su artifizialak eta danborrada dira horren adibide. Baina badaude garai batean arrakasta izan arren gaur egun jada ospatzen ez diren ekintza batzuk, Zaldibarren jokatzen ziren pilota partiduak kasu.

II. Argazki Lehiaketa San Juan jaietan

 Arrasate

Ekainaren 23tik 27ra aurkeztu beharko dira eta sari banaketa uztailaren 8an izango da.

Ibilbide berria, ohiko jaia

 Arrasate

Ibilbide berria, ohiko jaia

Bihar, zapatua, alaituko ditu haurren danborradak herriko kaleak. Bost konpainiatan banatuta irtengo dira 200 ume eta gaztetxo (iaz baino zertxobait txikiagoa da kopuru hori: hain zuzen, iaz 250 ume inguru izan ziren eta zazpi konpainia osatu zituzten); hiru konpainia kupelekin irtengo dira, eta beste biak, danborrekin. 

Eguzkilaru: "100 umerekin antolatu dut etorrera eguna"

 Arrasate

Eguzkilaru: "100 umerekin antolatu dut  etorrera eguna"

Eguzkilaruk 20 urte ditu aurten; 1996an hasi zen herriko haur eta gaztetxoak alaitzen; hori ospatzeko, elkarrizketa egin diogu.

Raimundo Amador: "Gandorrik ez dugu izan baina gu gara lehenengo ijito punkak"

 Arrasate

Raimundo Amador: "Gandorrik ez dugu izan baina gu gara lehenengo ijito punkak"

Fusioaren errege Raimundo Amador (Sevilla, 1959) izango da ekainaren 26an, Herriko Plazan, 20:00etan. Goreneko mailako gitarra-jolea kontzerturako gogotsu dago.

Hodei Beitia, Arkada Social: "Non Serviumekin jotzea izugarria da guretzat, Espainiako talde indartsuena da"

  Kultura  Arrasate

Hodei Beitia, Arkada Social: "Non Serviumekin jotzea izugarria da guretzat, Espainiako talde indartsuena da"

Arkada Social arrasatearrek Non Servium madrildarrekin joko dute San Juan biharamunean txosnagunean. Hodei Beitia aurreneko taldeko baxu-jolea eta abeslaria da, baina badu bigarrenaren berri. Bi taldeek behin baino gehiagotan jo izan dute elkarrekin, eta Beitiak, gainera, eurekin abestu ere egin ohi du.

Jaia ez dadin egun zehatzetara mugatu

 Arrasate

Jaia ez dadin egun zehatzetara mugatu

Txosna batzordeak prest du bere egitaraua, hilaren 24a eta 26a ere festarako proposatzen dituena. Gazteek sanjuanak egunez egun eta egun argiz ere goza ditzaten ahalegina egin nahi izan du aurten Txosna batzordeak.

Mahaiaren bueltarako aukera ugari

 Arrasate

Mahaiaren bueltarako aukera ugari

Sanjuanak eurak bezala, lagun artean mahaiaren bueltan gozatzeko hitzorduak ere bata bestearen atzeko egunetan datoz aurten. Honela, jaiei hasiera emateko gazte kuadrillek San Juan bezperan egin ohi duten bazkariari Dragoi Janak hartuko dio lekukoa San Juan egunez, eta Zeuk iñ zeuk jan izango da biharamunean. Dragoi Janaren kasuan, aurtengo nobedadea da hitzordua San Juan egunera itzuli izana –jaiak ofizialki hasi aurretik egin dute azkenaldian–, eta beste bi kasuetan lekua: kuadrillen bazkaria Biteri plazan egingo dute Uarkapen beharrean, eta Zeuk iñ zeuk jan, berriz, azokan, eta ez Arano eta Gartzia Maisu-maistra kalean.