Amaitu dira jaiak Elgetan

 Elgeta GAURKOAK

Eguenetik atzora arte festa izan da nagusi han. Mozorro jaitsierarekin hasi zituzten eta atzoko azokarekin bukatu. Askotariko ekintzak eta proposamenak izan dituzte aukeran.

Giro ezin hobea Ferixa Nagusian

  Kultura  Elgeta

Elgetako jaietako Ferixa Nagusia ospatu dute gaur goizean. Barazkiak, gazta ezberdinak, kultura ezberdinetako jakiak, artisau produktuak, eskuz egindako belarritakoak... orotariko produktu eta animaliak aurkitu dituzte bertara gerturatutakoek. Jende ugari bildu da ezarri dituzten postu ezberdinak ikusi, eta baita gustoko zeukatena erostera ere.

»» Ikusi argazki guztiak (78)

Elgetako haurrek pilotalekuan dantzatu dute, herriko jaietan

 Elgeta

Soka dantzan ibili dira alkatea eta zinegotziak, eta ondoren elgetar gazteen txanda izan da.

Ferixa Nagusia ospatu dute Elgetan

 Elgeta

Elgetako jaietako Ferixa Nagusia ospatu dute gaur goizean. Barazkiak, gazta ezberdinak, kultura ezberdinetako jakiak, artisau produktuak, eskuz egindako belarritakoak... orotariko produktu eta animaliak aurkitu dituzte bertara gerturatutakoek.

500 pertsonendako paella erraldoia aurtengo herri bazkarian

 Elgeta

Paella erraldoia egin dute Elgetan, herri bazkaria elgetar guztien artean ospatzeko. Euriak ez du lagundu, eta bazkaria pilotaleku barruan egin behar izan dute.

Herri kirolak egin dituzte kuadrillen artean

 Elgeta

Hiru kuadrilla animatu dira herri kirolen txapelketan parte hartzera. Txingak, sokatira, lokotxak... sei proba ezberdin egin behar izan dituzte. EH Bildu taldea izan da lehiaketako irabazle, eta eskulan bat jaso du sari gisa.

Kuadrillen arteko herri kirolak

  Kultura  Elgeta

Hiru kuadrilla animatu dira herri kirolen txapelketan parte hartzera. Txingak, sokatira, lokotxak... sei proba ezberdin egin behar izan dituzte. EH Bildu taldea izan da lehiaketako irabazle, eta eskulan bat jaso du sari gisa.

»» Ikusi argazki guztiak (74)

500 pertsonendako paella aurtengo herri bazkarian

 Elgeta

Paella erraldoia egin dute Elgetan, herri bazkaria elgetar guztien artean ospatzeko. Euriak ez du lagundu, eta bazkaria pilotaleku barruan egin behar izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (61)

Soka dantza pilotalekuan egin behar izan dute

 Elgeta

Herriko plazan egin ohi da Ferixa Nagusian soka dantza, baina euriagatik frontoian egin behar izan dute. Udal ordezkariak dantza aritu dira, bigarren urtez, eta umeak ere gustura ibili dira. Aurten, gainera, azken urtean Elgetara etorritako 20 herritarrei omenaldia egin zaie.

»» Ikusi argazki guztiak (103)

Mozorroak, jaietako lehen eguneko protagonistak

 Elgeta HEMEN DEBAGOIENA

Gospel koroa, okindegia, animalia taldea, txaranga... bezalako mozorroak hautatu dituzte herritarrek festetan murgiltzeko. Berrikuntza ere izan da aurten, photocall-a jarri dute herriko plazan kuadrillek argazkiak atera zitzaten. Giro onean, umoretsu eta musika doinuekin egin du eztanda jaiak.