Kuadrillen arteko jokoetan bikain Antzuolako jaietan

  Gizartea  Antzuola

Zortzi taldek hartu dute parte aurten bigarrenez ospatu dituzten jokoetan. Ustekabe txaranga taldearen musika doinuez lagunduta, herriko kaleetan barrena egin dituzte lehian izan diren lau probak.

»» Ikusi argazki guztiak (40)

Herri bazkaria Kalebarrenen

  Gizartea  Antzuola

Alkandora koloretsuak soinean zituztela bildu dira mahaiaren bueltan antzuolarrak. Kuadrilla bakoitzak bere jatekoa eta edatekoa eraman du. Hori bai, batzuk, beraiek aurrez prestatua eta beste batzuk, aldiz, erositakoa. Otordua girotzeko musika ere izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Patata tortilla lehiaketa Antzuolako jaietan

  Gizartea  Antzuola

Hamaika taldek jardun dute jo eta su lanean eta patata tortilla dotoreak eta goxoak egin dituzte gaur goizean, Antzuolako jaietako gastronomia lehiaketaren barruan. 

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Antzuolako jaietan ere jolas eta jolas

  Gizartea  Antzuola

Geratu barik jolasean jardun dute jaietako bigarren egunean neska-mutikoek. Gaztelu puzgarriak, futbolina eta beste jolas mordoa izan dituze horretarako eskolako patioan.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Jaiak eztanda egin du Aiherrako eta Antzuolako haurren eskutik

  Kultura  Antzuola

Jaiak eztanda egin du Aiherrako eta Antzuolako haurren eskutik

 
Eguenaz geroztik antzuolarrak festan murgilduta daude. Eta oraindik ere egun asko eta ekintza ugarirekin gozatzeko egunak datozkie herritarrei. Atzo eguerdian, udalekuetako 185 haurrek eta 17 begiralek ongi-etorria egin zioten Antzuolako festa nagusiei.

Txupina botaz eta ikurrin dantzarekin jaietan dira Antzuolan

  Gizartea  Antzuola

Urteroko ohitura jarraituz, ikurrin dantza, udalbatzaren aurreskua eta bandera igoerarekin eman diote hasiera ofiziala jaiei. Aurten, iaz bezela, Mila Lizarralde eta Aizpea Egañak bota dute txupina eta baita bandera igoera egin ere.

»» Ikusi argazki guztiak (58)

Antzuolako jaioberriei eta herriko bi nagusiri zapia jartzea

  Gizartea  Antzuola

2016ko jaietatik 2017ko jaiak bitartean jaiotako Antzuolako hogei umeri jarri diote zapia herriko plazan. Iaz bezela, baita herriko bi nagusiri ere. Emozioz eta unkituta bizi izan dute ekitaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Bapo bazkaldu dute Antzuolako neska-mutikoek jaien atarian

  Gizartea  Antzuola

Eskolako patioan bildu dira herriko gaztetxoenak bazkaltzeko. Makarroiak, oilaskoa eta izozkia izan dute menu moduan. Behin bazkalduta, oparien zozketa izan dute eta giro paregabean aurrera jarraitu du festak.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Dantzarako musika nagusi txosnagunean

  Kultura  Antzuola

Dantzarako musika nagusi txosnagunean

Egubakoitz eta zapatu gauetan kontzertuak izango dira Zurrategin, eta egunotan Asea, Oharkabe, Zartako-K, Batek Daki eta Julen Larrañaga DJa igoko dira agertokira. Horrez gain, irekiera luntxa edota jolasak antolatu ditu txosna batzordeak.

Gaztetxoek dantza ikuskizunekin hasi dituzte Antzuolako jaiak

  Gizartea  Antzuola

Nagore Galdeano eta Aimar Artolazabal dira aurtengo jaietako Antzuolako alkate txiki. Herritarrak jaiak ongi pasatzera gonbidatu dituzte. Horrez gain, taldeka egin dituzten ikuskizunekin murgildu dira festa giroan.

»» Ikusi argazki guztiak (54)