Logoa

Zigorrak jarri dizkiete EHEko kideei

 Arrasate Euskal Herrian Euskaraz elkarteko hainbat kideri zigorrak jarri dizkiete. Otsailaren 15ean Bergarako epaitegiaren aurrean eginiko kale bilkura batean parte hartzeagatik jarri dizkiete isunak. Dirua batzeko hainbat ekintza antolatu ditu EHEk Debagoienean.

Arrasate Press: Lau mosketariak berriz elkartu dira

 Arrasate Hamabi bat urte izango ziren azken aldiz laurak elkartu zirenetik. Abenduaren 2an, baina, berriro batu ziren Angiozarko jatetxe batean, ospatzeko Arrasate Pressek 15 urte betetzen zituela.

Udal zergak Internet bidez ordain daitezke

 Arrasate Zergak Internet bidez ordaintzeko aukera eskaintzen hasi da Arrasateko Udala. Hala ere, herritar askok ez du bide hori erabiliko, %90ak helbideratuta baitu zergen kontua. Hau da, udalari kontu korronte zenbakia emana diote herritar gehienek, eta zuzenean banketxetik kobratzen diete Udalak.

Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

 Arrasate Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu. Urteroko hitzordua da hori eta nazioarteko musikari asko batuko dira. Ekitaldi gehienak –ez denak– Amaia Udal Antzokian izango dira.

Etorkinak euskara ikasten

 Arrasate Gero eta etorkin gehiago hurbiltzen dira euskara ikastera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Arrasaten ere hala da. 16 etorkin dabiltza aurten Arrasateko Udal Euskaltegian, eta beste bi AEK-ko Erdu Euskaltegian.

Ez zuen onartu Haurreskolen partzuergoan sartzea Arrasateko Udalak

 Arrasate Azaroaren 24an egindako bilkuran, udalbatzarrak ez zuen onartu eskola publikoetan 0-3 urte bitarteko hezkuntza ematearen alde PSE-Eek aurkeztutako mozioa. Ondorioz, honako egoera honetan daude Arrasateko haurrak.

Laster piztuko dituzte gabonetako argiak

 Arrasate Abenduaren 8an piztuko dituzte gabonetako argiak Arrasaten. Debagoieneko gainerako herriekin alderatuz, Arrasateko Udalak ez du asko gastatuko gabonetako argiak jartzen. Guztira, 9.000 euro gastatuko du Arrasateko Udalak.

Arrasate Pressi omenaldia

 Arrasate Joan den zapatuan, azaroaren 29an, Topaguneak omenaldia egin zion Arrasate Pressi, 15 urteotan egindako lanarengatik. Omenaldi horrek Zamudion egin dituzten Tokiko hedabideen jardunaldiei amaiera eman zien.

Madrilen ez, baina Arrasaten bai, loteriako 36.055 zenbakia

 Arrasate Arrakasta ari da izaten, Arrasateko denda batean salgai dagoen loteriako 36.055 zenbakia. Kontua da Madrilgo Doña Manolitaren bulegoan agortu egin zaiela zenbaki hori, baina Arrasaten badute oraindik ere.

Organu emaileak behar dituzte

 Arrasate ATCORE organu emaileen elkarteak abiarazi du kanpaina. Gipuzkoako hainbat herritan jarriko dituzte informazio guneak. Azaroaren 30ean Oñatin izango dira, abenduaren 2an Bergaran eta 3an Arrasaten.

II. Cante Flamenko Jaialdia

 Arrasate Al-Andalus elkarteak Arrasateko II. Cante Flamenko Jaialdia antolatu du. Espainiako Estatuko flamenko-kantari mordo batek hartuko du parte, eta aurrekontu oso handia du. Azaroaren 29an, zapatua, lehenengo finalerdia egingo dute. 23:00etan izango da, Al-Andalusen, doan.

AKPko neska-mutikoak abian!

 Arrasate Arrasate Kirol Proiektuan murgilduta dauden taldeak dagoeneko jo eta ke dabiltza. Arrasateko, Eskoriatzako eta Aretxabaletako ikastetxeen bateratze prozesua dela-eta, koordinatzaileek balorazio baikorra egin dute; bateratze prozesu arrakastatsua izan da.

Datorren urtean eskola publikoek 0-3 urte bitarteko hezkuntza eskainiko dute

 Arrasate Gai bakarra izan ezik, gainerako guztiak aho batez onartu zituen udalbatzarrak hilaren 24an, astelehenean, egindako osoko bilkuran. Eskola publikoetan 0-3 urte bitarteko hezkuntza ematearen alde PSE-EE alderdiak aurkeztutako mozioak piztu zuen zinegotzien arteko eztabaida.

Taun Taun taldeak "Galtzerdia" lana egingo du

 Arrasate Zapatuan, azaroaren 29an, Taun Taun antzerki taldeak "Galtzerdia" ikuskizuna egingo du. Amaia Udal Antzokian izango da, 17:00etan.

Paduraren bisita izango du Ointxek

 Arrasate Bigarren postuan dagoen Padura taldea izango da bihar, zapatua, Iturripen (18:30). Kontrario gogorra izango du Ointxe Arrasatek, baina Gorka Zurutuzaren mutilek beharrezkoa dute garaipena.

Paduraren bisita izango du Ointxek

 Arrasate Bigarren postuan dagoen Padura taldea izango da bihar, zapatua, Iturripen (18:30). Kontrario gogorra izango du Ointxe Arrasatek, baina Gorka Zurutuzaren mutilek beharrezkoa dute garaipena.

Udal gidaliburua kalean

 Arrasate Arrasateko udalak antolatzen dituen hezkuntza jarduerak eta zerbitzu guztiak datoz gidaliburu honetan. Sarean ere sartu dute.

Azkoagainen galduta (3-2), Mondrak behera egin du sailkapenean

 Arrasate Eguraldiak lagundu ez bazuen ere Aloña Mendik eta Mondrak derbi ikusgarria jokatu zuten domeka arratsaldean Azkoagainen. Lehenengo zatian Mondra gehiago izan zen (1-2), baina bigarren zatian Aloña Mendik eraso jokoa eginez partidua irabazi zuen (3-2).

Aloña vs Mondra: derbia Azkoagainen

 Arrasate Zapatuan (15:30, Agorrosin) Aloña Mendik eta Mondrak derbia jokatuko dute. Norgehiagoka interesgarria da, derbia izateaz gain, bi taldeen artean puntu bateko aldea baino ez dago-eta.

Fagor Taldeko euskara batzordeek II. topaketa egin zuten

 Arrasate Elkarren ezagutza sakondu eta euskara planekiko motibazioan eragiteko helburuarekin egin zuten topaketa Arantzazun, atzo, urriak 26. Guztira 100 pertsona bildu ziren.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gazte egongela
Bokatak
Dekorazioa1
Manikura