Logoa

Enrike Letona aske, Arrasaten da dagoeneko

 Arrasate Atzo, arratsaldeko 18:30ak aldera, aske utzi zuten Enrike Letona. Hamabi mila euroko fidantza ordaindu ondoren geratu da aske. Gaur, iluntzeko 19:00etan, ongi etorria egingo diote Arrasaten.

Indiako gaztea klausurako lekaime Arrasaten

 Arrasate Gaur arratsaldetik aurrera klausurako lekaime edo monja berri bat izango dugu Arrasaten, Mariaren Bihotz Garbiaren Kontzepzionisten komentuan. Maria, 28 urteko gazte indiarra izango da gaurtik aurrera Udala bidean dagoen komentuko lagun berria.

Santamas jaietako egitaraua

 Arrasate Santamas eguna datorren astelehenean izango bada ere, ostiralean hasita hainbat ekitaldi izango dira Arrasaten Santamas jaiei lotuta. Abenduaren 19an hasi eta 22ra arte, era guztietako ekitaldi eta ikuskizunak izango dira, arrasatear guztiak jai giroan murgil daitezen. Hona hemen Santamas jaietako egitaraua:

Santamasetako IV. Boulder Txapelketa, zapatuan

 Arrasate Zapatuan, hilak 20, jokatuko dute Santamasetako Boulder Txapelketa. Aurten txapelketak lau urte egingo ditu eta urtetik urtera txapelketa jendetsuagoa da. Giro polita izaten da Uarkapeko boulderrean; eta txapelketan gero eta lehia handiagoa izaten da.

Zubiaga margolariaren lan berriak, erakusketan

 Arrasate Zubiaga margolariak erakusketa du zabalik Iturriotz kaleko Harresi aretoan. Urtarrilaren 6ra arte izango da bisitatzeko aukera. Orduñarra izatez, Arrasaten eman ditu urte asko.

Datorren urteko ordenantza fiskalak onartuta

 Arrasate Datorren urterako, hau da, 2004garren urterako ordenantza fiskalak behin betiko onartu ditu Arrasateko Udalak . Atzo onartu zituen, aldeko 16 botorekin eta Ezker Batuaren abstentzioarekin. EAJ-EA koalizioak, Aralarrek, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak aldeko botoa eman zuten.

Cesar Perez izan zen Koadrila Arteko Santamas Krosean azkarrena

 Arrasate Domekan eguraldiak lagundu ez bazuen ere, korrikalari askok hartu zuten esku Koadrila Arteko Santamas Krosean. Mondragoetar asko izan ziren partehartzaileei animatzen, eta lasterkariek asko eskertu zuten hori. Cesar Perezek sekulako sasoian dagoela erakutsita irabazi zuen.

Gipuzkoako Xake Txapelketa Absolutua Arrasaten

 Arrasate Abenduaren 22an hasi eta 30ean amaituko da. Monterron jauregian jokatuko dira partidak. Arrasateko San Andres Xake Elkarteak eta Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako txapelketa da. 17:00etatik 21:00ak arte izango dira saioak. Abenduaren 24an eta 25ean ez dute partidarik jokatuko.

Urolaren bisita izango du Mondrak zapatuan

 Arrasate Zapatuan, hilak 13, Urolaren bisita izango du Mondrak Atxabalpen. Arrasatearrek joan den astean Berioren kontra etxean galdu zuten; eta, oraingo zapatuan ere Atxabalpen jokatuko dute. Josu Zubiaren mutilek beharrezko dute garaipena, etxean bi partidu jarraian galtzea balantze txarra izango litzateke-eta.

Felipe Printzea saria irabazi du Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak

 Arrasate Espainiako printzearen izena daraman saria Ekonomia eta Zientzia eta Teknologia ministerioek ematen dute, enpresa bikaintasunagatik. Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibari eman diote saria nazioarterako hedapenean egindako lanagatik.

Lakunza: "Agurraren gainean dago ezadostasuna"

 Arrasate "Hitz egiten ahalegindu gara eta ahaleginduko gara", horrela mintzatu da Ignacio Lakunza gaur goizean eman duen prentsaurrekoan. Santamas jaien inguruan Komisiñoko kideekin izan dituzten tira-birak direla eta azalpenak eman ditu Arrasateko alkateak.

"Santamasetako agurra idatzi eta sinatu nahi dugu", esan du Komisiñoak ilunpetan

 Arrasate Santamasetako egitarauan izaten den agurra Komisiñoak idatzi eta sinatu nahi du. Alkateak, Iñaxio Lakuntzak, berriz, berak idatzi eta sinatuko duela esan die. Desadostasun horiek direla eta, Komisiñoak erabaki du aurtengo Santamas jaien antolaketan ez esku hartzea.

Zumeta, Chillida, Gorriti eta Dora Salazar, Arrasaten

 Arrasate " Arte grafikoa eta originala " izeneko erakusketa jarri dute Iturriotz kalean. Estilo ezberdinak baina maila bereko artisten artelanak daude ikusgai eta erosgai. Besteak beste, Zumeta, Chillida, Koldobika Jauregi, Gorriti, Goenaga eta Dora Salazar artistenak.

Harremanak estutu nahi dituzte Gazte Kontseiluak eta Udalak

 Arrasate Arrasateko gazteek eta Udalak alde bien arteko komunikazioa eta harremana estutu nahi dituzte. Gazte kontseiluko kideek udaletxean informazio falta sumatu dute. Udalak, bere aldetik, onartu du gazteekin ez dutela behar bezelako arreta izan.

Musakolako kiroldegia %10 garestiago izango da erabiltzaileendako

 Arrasate Aspaldiko igoerarik handiena izango du AUKEAko kuotak, %10 garestituko da. Azken urteetan, %4ko igoera izan du. Hala ere, erabiltzaileak ez dira haserre. Beharbada, igoera handia bai, baina dirutan ez du asko esanahi. Orain arte 50 euroko kuota ordaindu duenak, datorren urtean 55 eurokoa ordaindu beharko du.

Kirill Chtybine errusiarrak irabazi du akordeoi lehiaketa

 Arrasate Nazioarteko akordeoi lehiaketa irabazi du Kirill Chtybine errusiarrak. Oraingo asteburuan jokatu dira Arrasateko akordeoi lehiaketak Amaia Udal Antzokian. Gipuzkoako txapelketa, berriz, Naiara De la Puentek irabazi du.

Sarrera gehienak saldu dituzte zarzuelarako

 Arrasate Abenduaren 13an estreinatuko da “Luisa Fernanda” zarzuela Arrasaten eta dagoeneko saldu dituzte sarrera gehienak. Astelehenean eta asteartean sekulako ilarak izan ziren Amaia Udal Antzokiko txarteldegian.

Santamas Komisiñoak ez du Santamas jaien antolaketan parte hartuko

 Arrasate Santamas Komisiñuak ez du esku hartuko Santamas egunaren antolaketan. Urtero moduan abenduaren 22an ospatuko da egun hori Arrasaten, baina "Udalak ez duela hitza bete" eta ez direla antolaketa lanetan murgilduko, adierazi dute Komisiñoko lagunek.

Besaide Mendi Elkartearekin eskiatzera

 Arrasate Eski estazio gehienek oraingo asteburuan (abenduak 5 eta 6) irekiko dituzte ateak. Elurra bota du eta eski estazio osoa zabalduko ez badute ere, denboraldiko lehenengo jaitsierako egiteko nahikoa elur badago. Besaiderekin eskiatzera joan nahi duenak urtarrilera arte itxaron beharko du.

Afari eder batekin bukatu da sukaldaritza ikastaroa

 Arrasate Camenberg entsalada andere-mahats mermeladarekin, arkume txuletilak villaroi erara eta anana beteak. Igor Otadui sukaldariaren gidaritzapean jaki horiek zelan egiten diren ikasi eta prestatu ondoren, lagun arteko afari goxoa egin dute sukaldaritza ikastaroan esku hartu duten 14 lagunek. Ekin Emakume Elkarteak antolatu du ikastaroa.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Elektrizitatea orokorrean
Arraina Orokorrean
Permanenteak
Plantilak