Logoa

Arrasateko 104 erretiratu Italiara udaberrian

 Arrasate Arrasateko 104 erretiratuk gertu dute martxoan Italian zortzi egun emateko bidaia. Toki Argi, erretiratuen etxeak egin du deialdia eta, bi autobus beteta, martxoaren azken astean Italiako hiririk handienak ezagutuko dituzte.

Aratusteetako eta martxoak 8ko kartel lehiaketak, abian

 Arrasate Arrasateko Udaleko Kultura Sailak eta Emakume Sailak aratusteetako eta martxoaren 8ko kartel lehiaketak antolatu dituzte, hurrenez hurren. Lehiaketa bietako arauak prest daude, eta parte hartzeko epeak zabalik.

Bilguneak jarduna etetea erabaki du, baina ez da desegingo

 Arrasate Enrike Letonaren askatasuna eskatzeko sortu zen Bilgunea Arrasaten. Enrike Letonaren askatasuna lortuta erabaki du bere jarduna etetea, baina ez da desegingo. Bilgunean esku hartu dute herriko zenbait gizarte eragilek eta alderdi politikok. Azaroan eginiko manifestazio jendetsua da taldeak izan duen arrakastaren erakusle.

Beste olio biltegi bat azaldu da aste honetan Zerrajerako lurretan

 Arrasate Udazkenean berriro olio biltegiak azaltzen hasi zirenetik, aste honetan, astelehenean azaldu dena bosgarrena da. Orain arte 51.000 litro fuel-olio atera dituzte bertatik.

Besaiderekin eskiatzera

 Arrasate Besaide Mendi Elkarteak aurten ere eski alpinoa egiteko aukera eskainiko du. Oraingo asteburuan hasi eta apirilaren 3 eta 4ra arte astebururo eskiatzera joateko aukera izango da.

Mondrak Hernaniren bisita izango du zapatuan

 Arrasate Joan den astean Zarautzen kontra berdindu eta gero (1-1) Mondrak zapatu arratsaldean (16:00, Atxabalpen) hasiko du Ligako bigarren itzulia. Laugarren postuan dago Mondra, eta liderra lau puntura dauka.

Arrasaten bizi izandako emakume bat hil dute, ustez tratu txarrak dira tarteko

 Arrasate Gaur, eguaztena, egingo da Mari Carmen M.A emakumearen aldeko hileta elizkizuna Torreviejan. Ustez tratu txarrak tarteko, hilda agertu zen joan den egubakoitzean, urtetan Arrasaten bizi izandako emakumea.

Udalak Abaroa berria egitea aurreikusten du herriko erretiratuentzat

 Arrasate Arrasateko erretiratu guztientzat erreferente izango den jubilatuen egoitza berria egitea aurreikusten du Udalak. Egoitza berria erdikaldean egingo litzateke. Era horretan, gaur egun Abaroa dagoen tokia, Iturbide egoitzarako izango litzateke. Ordez, Abaroa berria izango dute Arrasateko erretiratuek.

Oskar Arana da Jokin Zaitegi lehiaketaren irabazlea

 Arrasate AEDk eta Elkarlanean argitaletxeak aditzera eman dutenez, Oskar Arana arrasatearra da Jokin Zaitegi lehiaketaren irabazlea. Aranak 4.200 euro jasoko ditu John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarraren Disgrace eleberria ingelesetik euskaratzeko.

731 lagun izan dira aste bukaeran zinema ikusten Amaia antzokian

 Arrasate Joan den aste bukaeran 731 lagun hurbildu dira Amaia antzokira zinema ikustera.

Ezker Batuak oposizioak aurrekontuen aurrean izandako jarrera kritikatu du

 Arrasate Arrasateko Ezker Batua alderdiak oposizioko alderdiak kritikatu ditu, aurtengo udal aurrekontuak onartzeko prozeduran izan zuten jarreragatik. Ezker Batuaren esanetan, oposizioak ezin ditu justifikatu aurrekontuen aurrean egin dituen kritikak.

Ointxek zapatuan hasiko du fase erabakigarria

 Arrasate Ointxe Arrasate Saskibaloi Taldeak zapatuan, hilak 10, jokatuko du jaitsiera faseko lehenengo jardunaldia. Ibarreko jokalariz osatutako taldeak Iruñeko Viajes Marfil taldearen kontra jokatuko du. Nafarrak ezagunak dira, bi talde horiek joan den denboraldian elkarren kontra jokatu zuten-eta.

Hil honetan hasiko dituzte Garibaiko lur azpiko aparkalekuko lanak

 Arrasate Arrasateko Udalak hil honetan hasiko ditu lanak Garibaiko lur azpiko aparkalekuenak. Gobernu batzordeak urtarrilean onartuko du proiektua eta tramite hori igarota hasiko dira aparkalekuko lanak. Astelehenero egiten ditu gobernu batzordeak Arrasateko Udalak eta horietako batean aztertuko dute proiektua.

Filmak ematen hasi dira egubakoitzetik astelehenera

 Arrasate Udaleko Kultura Saila egubakoitzetik astelehenera filmak ematen hasi da Amaia Udal Antzokian. Urtarril hasieran hasi dira horretan eta sei hilabete egingo dituzte proba moduan. Zinekluba, film komertzialak eta umeendako filmak emango dituzte.

Ortu ekologikoak jubilatuentzat Garagartzan

 Arrasate Jubilatuei errentan emateko ortu ekologikoak egokituko ditu Udalak Garagartzan. Ortu horietan landatzeko aukera izango duten jubilatuek ezingo dute produktu kimikorik erabili. Urte amaierarako ortuak erabiltzeko moduan izango dira.

Ignazio Lakuntza: "Datorren urtean Santamasak guztion artean antolatzea gura nuke"

 Arrasate Santamasen biharamunean, atzoko egunaren balorazioa egin du Ignazio Lakuntza alkateak Arrasate Irratian. Eguraldia hotza izan arren, giroa ona izan zela azpimarratu du Lakuntzak. Ostiralean datorren urteko aurrekontuak onartzeko egingo duten bilkuraren gainean ere hitz egin du.

Arrasateko PPk 22 zuzenketa egingo dizkio Udal aurrekontuari

 Arrasate Datorren urteko Udal aurrekontuari 22 zuzenketa egin dizkio Arrasateko Alderdi Popularrak. Era berean, ostiralean egingo den osoko bilkura berezian, zenbait proposamen egingo ditu PPk. Besteak beste, udaletxe berria eraikitzeko 1.500.000 euroko partida bideratu nahi du Arrasateko Alderdi Popularrak.

Gabonetako egitaraua

 Arrasate Gabon garaia dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Arrasatearrek hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute. Musika, dantza, Olentzeroren etorrera eta Erregeen kabalgata, besteak beste.

Letona: "Eskerrak eman nahi dizkiot herri guztiari"

 Arrasate Atzo, abenduaren 18an, utzi zuten aske Enrike Letona arrasatearra, hamabi mila euroko fidantza ordaindu eta gero. Arrasate Irratian izan da Letona.

Arrasate: Egibarrek 37 boto eta Imazek 30

 Arrasate Arrasateko batzokian ere, Imazen eta Egibarren artean aukeratu zuten atzo EAJko afiliatuek. Joseba Egibarren alde bozkatu zuten 37 afiliatuk, eta 30 izan ziren Josu Jon Imazen alde bozkatu zutenak.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Ostatua
Pintxoak
Moda
Kirol podologia