Logoa

Tour-eko Porra gero eta jendetsuagoa

 Arrasate Monte tabernak Tour-aren inguruan antolatzen duen porrak aurten 872 lagun erakarri ditu. 26.160 euro batu dituzte. Lehen saria eramaten duenak horren %40 eramango du, beraz, 10.464 euro kobratuko ditu, pezetetan, 1.737.024.

Arrasatear bat atxilotu zuten haur pornografia zeukalako

 Arrasate Ekainaren 14an, Arrasaten, 34 urteko M.M.H. atxilotu zuen Ertzantzak sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Hain zuzen ere, gizonezkoari euskarri informatikoan haur pornografia irudiak atzeman dizkiote.

Imanol Etxeberria atezain arrasatearra Eibarrek fitxatu du

 Arrasate Eibar taldeak gaur arratsaldean aurkeztuko du Ipurua futbol zelaian azken fitxaketa: Imanol Etxeberria atezaina.

Rafael Uribarren, Landa Ingurunearen Garapenerako Diputatu berria

 Arrasate Gipuzkoako diputatu nagusi, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, Rafael Uribarren Axpe izendatu du Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu.

2005eko aurrekontuen kreditoen aldaketa onartuta

 Arrasate Aurtengo aurrekontuen kredituak aldatzeko espedientea onartu zuen atzo osoko bilkurak, Gobernu Taldean dauden alderdien aldeko botoekin. Oposizioko alderdiek aurkako botoa eman zuten eta salatu zuten legea behin baino gehiago ez dela bete Arrasaten. Alderdi sozialista aztertzen dabil Kultura Etxe berria egiteko lanetan, prebarikazioa egin ote duen gobernu taldeak.

Suhiltzaileak oraindik Udalan

 Arrasate Udala auzoan piztu den sua guztiz emendatu ezinda dabiltza Oñatiko suhiltzaileak eta Diputaziotik etorritako errefortzuak. Izan ere, su-fokuak etengabe berrindartu egiten dira. Zorionez, ez da inor zauritu.

Udala auzoan sutea

 Arrasate Arratsaldeko 17:00ak aldera hasi da sua Arrasateko Udala auzoan. Zubillagako suhiltzaileak berehala jaso dute abisua eta sua itzaltzen joan dira.

Jende ugari San Juan jaien hasieran

 Arrasate Arrasateko San Juanak hasi dira eta lehen egunean jende ugarik hartu du parte antolatutako ekintzatan. Besteak beste, gazteek makala ekarriz eman diote jaiei hasiera eta Ignacio Lakuntzak, alkateak, aurten ere aurreskua dantzatu du San Juan suaren aurrean.

Haurreskolak Partzuergoko langileek protestaldia egin dute

 Arrasate Lanuztea egin dute gaur 07:30etatik 11:30ak bitartean, Bedoñabe Herri Eskolan dabiltzan Haurreskolak Partzuergoko langileek. Egiten duten bigarren lanuztea da, lan hitzarmenean adostasuna eskatzeko, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. Eibarren izan dira, enpresaren egoitzaren aurrean protestan eta gero Arrasaten ere egin dute protestaldia. Auto karabana egin dute.

Amaia Arrietak betea du Auzitegi Nazionalak jarri dion espetxe zigorra

 Arrasate Amaia Arrieta, Jarrai-Haika-Segi auzian epaitu duten gazte arrasatearra aske geldituko da, epaiak dioenez, 3 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra egin behar duelako, besteren artean. Beraz, Amaiak 4 urte egin dituenez espetxe prebentiboan, zigor hori betea du. Espetxe zigorraz gainera,20 hilabetetan eguneko 5 euro ordaintzeko isuna, hau da, 3.000 euro ordaintzeko isuna eta 10 urteko ezintasuna erakunde publikoetan lan egiteko zigorrak jarri dizkiote Arrietari.

Kanpanzar mendatea itxita, Elorrion istripu bat gertatu delako

 Arrasate Kanpanzar mendatea itxita dago arratsaldeko lehen ordutik. 14:00ak pasatxo zirenean kamioi batek istripua izan du, zama eramateko atoiak guraizearena egin duelako. Ez du beste autorik harrapatu istripuan eta Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, zauriturik ere ez dago.

Margo azkarren kaleko lehiaketa zapatuan Alde Zaharrean

 Arrasate Lehen Dragoi margo lehiaketa antolatu dute zapatu honetarako, alde zaharrean egiteko. Arrasate Margo Taldeak, Arrasateko Udalak eta Tamaio paper dendak antolatu dute. Margolariek kalean margotu beharko dute alde zaharreko edozein txoko eta goiz horretan bukatu beharko dute lana.

Azken egunak egueneko patin gauean izena emateko

 Arrasate II. Patin Gaba egingo dute eguenean, hilaren 16an. Beraz, azken egunak dira izena emateko. Horretarako jo MUk zentro bakoitzean duen kirol zerbitzuetara.

Udalatx zulatzearen aukako sinadura bilketa abian

 Arrasate Ekainak 11, 12, 18 eta 19an sinadurak batzeko mahaiak izango dira Arrasateko sei gunetan. Eta zenbait komertzio eta enpresatan ere bada aukera horretarako.

Mundumira Jaialdia ospatuko da asteburuan

 Arrasate Ekainaren 10, 11 eta 12an, Arrasaten izango da Mundumira Jaialdia. Debagoieneko Mankomunitateak, Euskal Herria aldizkariak eta Gin&Tonic ekoiztetxeak aurten lehen aldiz antolatu dute munduko kulturen jaialdi hau.

Ongi atera da Josu Uribetxebarriari egindako ebakuntza

 Arrasate Minbiziagatik ezkerreko giltzurruna kendu diote preso arrasatearrari. Ebakuntza Donostiako ospitalean egin zioten atzo eta ongi atera da.

Bertso jaialdia Monterronen

 Arrasate Ekainak 18, zapatua, bertso jaialdia egingo dute Monterronen. Sarrera doan.

Zaldibarko areto futbol txapelketako finalaren berri, webgunean

 Arrasate Bihar arratsaldean jokatuko dituzte Zaldibarko Txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka, eta finala. Gainera, dagoeneko sarean dago txapelketa horren gaineko webgunea.

Jon eta Josuren askatasuna eskatu du Herri Ekimenak

 Arrasate Jon Agirre ezkerreko mokor-hezurrean ebakuntza noiz egingo zain dago Langraitzeko erizaindegian . Josu Uribetxebarriari bihar egingo diote ebakuntza ezkerreko giltzurrunean, minbizia baitu.

Fusilatu eta desagertutakoei omenaldia domekan

 Arrasate Aurten ere gerra zibil garaian fusilatu eta desagertarazi zituzten debagoiendarrak gogoratuko dituzte. Hirugarren urtez omenaldia egingo diete domeka goizean. Lau Biden dagoen monolitoan beste bi izen jarriko dituzte.

Gida komertziala

Altamira Klinika - Ile apaindegi zerbitzua

Altamira Klinika - Ile apaindegi zerbitzua Jose Luis Iñarra pasealekua 24
20500 Arrasate
Tel.: 943797489

Gida komertzialeko produktuak

Jatetxea
Turbanteak
Eraikin Kudeaketa
Garbiketa orokorrak
Estetika
Txaketak