Logoa

Bixente Urzelairen aldeko hileta elizkizuna, gaur

 Arrasate Eguazten arratsaldean hil zen AMAT lantegiko sortzaileetako bat, Bixente Urzelai Heriz, 84 urterekin. Gaur, egubakoitza, arratsaldean egingo dute hileta elizkizuna, Arrasateko Parrokian (19:00).contributors:

Abaroa elkartea Etxaluzera eraman gura dute

 Arrasate Abaroa erretiratuen elkarteko arduradunek eta Udaleko ordezkariek batzarra egin berri dute Abaroa elkartearen etorkizuna eztabaidatzeko. Udalak aditzera eman zien Etxaluze baserria Udalak hartuko duela, eta han elkarte berria eraikiko dutela.

Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren urteurren ospakizunak

 Arrasate Konpartsak 20. urteurrena bete du. Hori dela-eta, zapatura bitartean erakusketa dago ikusgai Monterronen eta zapatuan, hilak 26, kalejira egingo dute herrian.

Enpresen Laguntza Programako dirua banatu du Udalak

 Arrasate Aurtengo Enpresen Laguntza Programaren diru-laguntzak banatu ditu dagoeneko Udalak. Guztira 32.171 euro banatu ditu 11 enpresaren artean. 15 lanpostu finko lagundu dute diruz.

Udalako San Esteban Eliza konpontzen dabiltza

 Arrasate San Esteban Elizaren egitura konpontzen dabiltza. Teilatua, kapirioak, barruko egitura eta, oro har, konponketa behar duen guztia berritzeko aprobetxatzen dabiltza. Aldaketarik ez diote egingo, baina egitura sendotuko diote eta aurpegia txukundu ere txukunduko diote. 252.000 euro inbertituko dituzte lanetan. Horren zatirik handiena Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, %70 hain zuzen.

200 bat ume ibili ziren Gazte Kontseiluaren Umeen Egunean

 Arrasate Hilaren 26an, zapatuan, pintxo lehiaketa deitu du Arrasateko Gazte Kontseiluak. Izenematea hilaren 23an, asteazkenean, bukatuko da.

XIX. Jokin Zaitegi sariketan, Harold Pinterren idatziak itzultzeko

 Arrasate AEDk eta Elkarlanean argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, XIX. Jokin Zaitegi sariketa jarri dute abian. Aurtengo Literaturako Nobel saria jaso duen Harold Pinter ingelesaren lan bat itzuli beharko da.

Nortonklub eta Ken Zazpi asteburuan Arrasaten

 Arrasate Mikel Gorosabelen talde berriak, Nortonklubek, eta Egus taldeak egubakoitzean, hilak 18, joko dute 3.60 aretoan, 23:00etan hasita. Ken Zazpi talde bizkaitarrak, berriz, kontzertu akustikoa eskainiko du zapatuan, hilak 19, Amaia antzokian 20:00etan.

Santamasetarako kartel lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak

 Arrasate Lehiaketa edozeini irekita dago eta teknika librea izango da. Irabazleak 360 euroko saria jasoko du. Lanak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean.

"The Lover" antzezlana euskaratu beharko dute Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketa lortzeko

 Arrasate Aurten ere Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketa zabaldu dute AED Elkarteak eta ELKAR Argitaletxeak, KUTXAren laguntzarekin. Oraingo beka lortzeko Harold Pinter, aurtengo Literatura Nobel Sariaren "The Lover" lanaren zati bat itzuli beharko da.

Mendiko bizikleta irteera antolatu dute Bardeetara

 Arrasate Besaide Mendi Elkarteak mendiko bizikleta taldea osatu berri du, eta talde horretan dabiltzanek dagoeneko antolatu dute lehenengo irteera, Bardeetara. Azaroaren 19ko eta 20ko asteburuan joango dira Nafarroara.

Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertuak izango dira

 Arrasate Datorren azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko da. Hori dela eta Arrasate Musikalek ekintza ezberdinak antolatu ditu.

Lanpostuen galerarik ez izateko neurriak hartzen dabiltza Fagorreko bazkideak eta Kontseilu Soziala

 Arrasate Fagor taldeko hainbat bazkide eta Kontseilu Soziala kezkatuta daude nazioarteko merkatuaren joerak hemengo enpleguan izan ditzakeen eraginekin. Izan ere, Fagor Etxetresna Elektrikoko zuzendaritzak planak ditu produkzioaren zati bat kanpora ateratzeko, hemengo produkzioarekin ezin duelako konpetitu. Horrek desenplegua ekarriko luke, aldez aurretik neurririk hartzen ez bada. Saiolanek proposamena egin dio Fagorri, langile guztien artean, negozio berriak abian jartzeko ideiak garatzeko prozesua zabal dezan.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak bilera egingo du

 Arrasate Informazio eta eztabaida bilera egingo du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak. Ekitaldia azaroak 15, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan.

Guridiren "El Caserío" euskaraz: "BASERRIA"

 Arrasate Lehenengo aldia da. Eta Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak taularatuko du. Eta aipatu elkarteko partaide batek euskaratu du. Guridiren “El Caserío” euskaraz, Arrasaten, abenduaren 10etik 17ra bitartean.

Udalak kultura etxeko obren bigarren proiektua onartu du

 Arrasate Arrasateko Udalak kultura etxea birmoldatzeko obren bigarren proiektua onartu du. EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiek aldeko botoa eman dute. PPk eta PSE-EEk berriz aurkakoa. Dagoeneko kultura etxean hainbat lan egin dituzte. Horregatik oposizioak hori salatu du.

Energia Bizi erakusketa zabalik Maiatzaren Lehena plazan

 Arrasate Energia iturriak, orain arte erabili direnak, aztertzen dabiltzanak, duten garrantzia eta energia aurrezteko aholkuak. Hori dena ikus dezakegu Energia Bizi izeneko erakusketan. Eusko Jaurlaritzako Energiaren Erakundeak antolatu du erakusketa. Goiz eta arratsaldez zabaltzen dute karpa eta hamar egunez izango da Arrasaten.

Palestinar-israeldar delegazioa Arrasaten izango da

 Arrasate AIC palestinar-israeldar delegazioa helduko da Arrasatera. Delegazio honek hainbat hitzaldi emango ditu EAEko hiriburuetan.

Farola bat auto baten gainera erori zen

 Arrasate Martxan zihoan auto baten gainera farola bat erori zen. Zorionez auto gidaria ez zen zauritu.

Egubakoitza da Zaldibarko Txapelketan izena emateko eguna

 Arrasate Zaldibarko Areto Futbol Txapelketako antolatzaileak bihar, hilak 28, izango dira Monterronen, taldeen izenak hartzen. 18:00etatik 19:30ak arte egongo dira lan hori egiten, eta, izena ematerako orduan taldeek 125 euro ordaindu beharko dituzte.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Allianz aseguruak
Etxebizitza garbiketak
Lan produktuak
Cd-ak
Ile produktuak
Muskulatura