Irak eta Palestinaren inguruko hitzaldiak aste honetan

 Arrasate Martitzenean, hilak 23an, eta eguenean, 25ean, hitzaldiak izango dira Irak eta Palestinaren okupazioen inguruan. Gerraren aurkako plataformak antolatu ditu hitzaldiok. Monterronen izango dira, ilunkaran.

Iker Elorza Irlandan, Euskarians-ekin

 Arrasate Arrasate Errugbi Taldeko Iker Elorza jokalari arrasatearrak Euskarians-ekin jokatuko du bihar, egubakoitza, Irlandan. Euskadiko selekzioan esku hartu du Ikerrek, baina lehenengo aldia da Euskarians-eko selekzioan parte hartuko duena.

UDAren eta Mondraren arteko derbia domekan

 Arrasate Arrasateko futbol taldeak asteburu garrantzitsua dauka aurrean, asteroko partidua jokatzeaz gain elurragatik atzeratutako partidua ere asteburuan jokatuko dutelako. Hasteko, Josu Zubiaren mutilek Trintxerperen kontra jokatuko dute bihar, egubakoitza, (16:30, Atxabalpen). Deskantsatzeko denbora barik, domekan derbia jokatuko dute UDAren kontra. Urrea balio duten sei puntu izango dira jokoan.

Arrasateko kirol proiektuko 300 bat neska mutiko Tau Baskoniaren partidara

 Arrasate Arrasateko kirol proiektuko ordezkariak Gasteizera joango dira gaur, Tau Baskoniaren eta Moskuko CSKAren arteko partidua ikustera. Urtero joaten dira Baskoniaren paridu bat ikustera Arrasateko kirol proiektukoak, eta aurten Europako ligako neurketa bat aukeratu dute.

Enrike Letona aske utzi dute

 Arrasate Enrike Letona aske utzi dute gaur arratsaldeko lehen orduan, Madrilgo Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. 12.000 euroko bermea ordaindu dute gaur eguerdian Letonaren senitartekoek.

Muskulazio entrenatzaile titulu nazionala lortzeko ikastaroa antolatu du Arizmendik

 Arrasate Muskulazio entrenatzaile titulu nazionala lortzeko ikastaroa antolatu dute Arizmendi Ikastolak eta Beti Ona gimnasioak. 20 ordukoa izango da eta Arrasaten emango dute apirilaren 2tik 4ra bitartean.

Aske utziko dute Enrike Letona

 Arrasate Atzo, astelehena, atxilotu eta gaur, martitzena, Entzutegi Nazionaleko Garzon epaileak Enrike Letona arrasatearra aske uzteko agindu du. Bermepean, 12.000 euro ordainduta aske geratuko da Letona, nahiz eta fiskalak kartzelaratzea eskatu duen. Familiartekoek uste dute, 16:00ak aldera aske geratuko dela.contributors:

Uribesalgon protestan jarraitzen dute

 Arrasate Atzo eta gaur ez dute lanik egin Arrasateko Utillajes Uribesalgo enpresan. Langileek greba egin, Gasteizera joan eta han bilkura egin dute bertako lantegiaren aurrean.contributors:

EAJ-k 3.581, PSE-EE-k 3.261 eta Bergarako Ekimenak 1.869 boto lortu dituzte

 Arrasate Dagoeneko amaitu dute botoen kontaketa Arrasaten. EAJ-k lortu du gehiengoa eta PSE-EE izan da bigarren indarra. Hona hemen alderdi bakoitzak lortu duen boto kopurua:

Barrikadak izan dira Bizkaia Etorbidean

 Arrasate Goizeko 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuetako ateak eta arratsaldeko 20:00etan itxiko dira. Barrikadak izan dira Bizkaia Etorbidean. Boto kontaketa egin bezain laster argitaratuko ditugu emaitzak webgune honetan.

Eguerdian lanuzteak egin eta jendea kalera atera da

 Arrasate Sindikatuek egindako deialdiarekin bat egin du gaur, barikua, 12:00ean hainbat langile eta herritarrek. Arrasate erdialdeko denda eta taberna guztiak itxita izan dira, hainbat lagun Herriko Plazan bildu da atentatua gaitzestu eta hildakoak gogoan izateko. Fagor Elektratresna kooperatibako hainbat langile ere kalera atera da San Andres auzoan, beste hainbat langilek egin duen moduan.

Herriko plaza jendez beteta eta isilean egin zen bilkura

 Arrasate Atzo arratsaldean bete egin zen Herriko Plaza. Isiltasunean, hainbat arrasatearrek Madrilen izandakoa atentatuak gaitzetsi zituzten, eta biktimei elkartasuna adierazi zieten. Herritarrekin batera, Udaleko ordezkari politikoak zeuden.

Arrasateko bandera masta erdian dolumina adierazteko

 Arrasate Madrilen gertatutako sarraskia dela eta, Arrasateko Udaletxean masta erdian jarri dute herriko bandera. Mondragon Unibertsitatean, berriz, eskolak bertan behera geratu dira. Iñaxio Oliveri, MUko errektoreak gogor gaitzetsi du gaurko atentatua.

Gaur, eguena, osoko bilkura berezia Arrasaten

 Arrasate Madrilen jazotako sarraskia gaitzesteko, Arrasateko alkate Inazio Lakuntzak osoko bilkura berezia deitu du gaur, eguena, 13:00ean.

Alkateak osoko bilkura berezia deituko du Madrilen gertatutakoa salatzeko

 Arrasate Iñaxio Lakuntza, Arrasateko alkatea alderdi politikoetako ordezkariekin berba egiten ari da gaur goizeko 12:00etarako ezohiko osoko bilkura deitzeko. Madrilen gertatutako sarraskia salatzea izango da helburua.

Hauteskunde kanpainako gaurko ekitaldi nagusia Arrasaten egingo du EAJk

 Arrasate Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Josu Jon Imaz Euskadi Buru Batzarreko presidentea eta senaturako eta kongresurako hautagaiak izango dira zazpietatik aurrera San Viatorreko areto nagusian.

Irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntza jaso du Udalak

 Arrasate Arrasateko Udalak 2003ko diru-laguntza bat jaso berri du Eusko Jaurlaritzatik. Hain zuzen ere, hirian irisgarritasuna edo akzesibilitatea hobetzeko obrak egiteko ematen diren diru-laguntzetatik bat jaso du Udalak.

Arrautza zaleek gustura entzungo duten hitzaldia

 Arrasate Arrautzaren inguruan ikerketa berriak egin dira, eta horien arabera, oso osasungarria da astean hainbat arrautza jatea. Orain gutxira arte, berriz, arrautzen kontsumoa kolesterolarekin lotu izan da. Martxoak 16an, asteartea, 17:00ean, Hiper Eroski supermerkatuan, arrautzaren inguruko hitzaldia egingo da.

Emakumeen aurkako erasoak salatzeko bilkurak egingo dira hilero

 Arrasate Hala erabaki du Arrasateko Emakumearen Kontseiluak, eta lehenengo bilkura isila apirilaren 5ean egingo dute, 19:00ean, Herriko Plazan. Genero indarkeria dela eta, erasoak salatu dituzten emakumeei elkartasuna adierazi, eta erasoak salatzea izango da helburua.

Gaur itxiko dute Monterron parkea arbola batzuk gaixo daudelako

 Arrasate Gaur, martitzena, itxi egingo dute Monterrongo parkea, haritz batzuk gaixorik daudelako eta bota egin behar dituztelako. Udalak ez daki noiz hasiko diren gaixo dauden arbolak botatzen, baina datozen hogei egunetan parkea itxita egongo dela aurreratu dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak