Logoa

Mundumira Jaialdia Arrasaten ospatuko da

 Arrasate Ekainaren 10, 11 eta 12an, Arrasaten izango da Mundumira Jaialdia. Euskal Herria aldizkariak eta Gin&Tonic ekoiztetxeak aurten lehen aldiz antolatu dute munduko kulturen jaialdi hau.

Apartheid politikoa gainditzeko urratsik ez

 Arrasate Udaleko osoko bilkurak ez du onartu Herri Anitza plataformak Udalean parte hartzeko mozioa. Plataformak eskatu zuen herritarrek emandako botoen arabera osatzea osoko bilkura eta, horrela, LOREG legearen 182.2 artikuluaren arabera, hainbat hautetsiek eserlekua uztea. Mozio horrek, baina, ez zuen aldeko boto bat ere izan alde.

Elkartasun eguna ospatuko da zapatuan

 Arrasate Ekainaren 4an, zapatuan, ospatuko da zazpigarren Elkartasun Eguna. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira Arrasateko Sebero Altube plazan.

Istripua Kanpanzarren

 Arrasate Azken ordua (10:15): Une honetan errepidea garbitzen dihardute. Auto ilarak arindu dira, baina hala ere, inguru horretan kontu handiz gidatzea eskatu du Ertzaintzak.

Kataideko biribila zabaldu dute Kanpanzarrera igotzeko

 Arrasate Gaurtik aurrera, Arrasatetik joanda, posible izango da Kataideko biribiletik Kanpanzarrerako norabidea hartzea, San Prudentziora joan gabe.

Mendiko bizikletako irteera bi, zapatuan

 Arrasate Gaur arratsaldean, Bittor Amozarrainek egingo du ikusentzutekoa Monterronen (19:00etan), eta bihar izango dira Pou anaiak, 7 pareta 7 kontinente izeneko proiektuaren gainean berbetan. Besaideko Mendi Asteak, baina, asteburuan ere egingo du hitzordua, mendiko bizikletan ibiltzeko.

"Pobrezia zero kanpaina" ezagutarazteko hitzaldia egingo da

 Arrasate Ekainaren 4an Elkartasun Eguna ospatuko da Arrasaten, eta bertan "Pobrezia Zero Kanpaina" ezagutu eta bultzatzeko aukera izango da. Baina kanpaina hau ezagutarazteko, hitzaldia egingo dute ekainak 1, asteazkena.

Erlojudun eraikinaren egitura berrituko dute datorren urterako

 Arrasate Datorren urtearen hasiera alderako berrituko dute Zerrajerako erlojuaren eraikinaren egitura. Arrasateko Udalak Aikia S.L. enpresari eman dio lan hori egiteko adjudikazioa. Orain, esleipenean azaltzen denez, Aikia S.L. enpresak 6 hilatebete ditu erlojuaren eraikinaren egitura berritzeko. 6 hilabete eta honako aurrekontu hau: 400.814 euro.

Arrasateko kaleak jendez bete ziren bitxikeriaz betetako azoka ikusteko

 Arrasate Antolatzaileen esanetan 25.000 pertsona hurbildu dira Erdi Aroko II. azokako ikuskizunak eta postuak ikustera. Artisauek salmenta onak egin dituztela esan dute. Aurten, zortzi Debagoienekoak ziren.

Izoztu zituzten Udal Artxiboko agiriak berreskuratu nahi ditu Udalak

 Arrasate Udalak bi urteko epea emango dio Artxiboko agiriak berreskuratzeko ardura hartuko duen enpresari. Lehiaketa publikoa deituko du Udalak, 2004ko irailean gertatu zen uholdean urak kaltetu eta izoztu behar izan zituzten agiriak berreskuratzeko.

Mendi Astearen barruan, mendiko seiluen gaineko erakusketa bitxia Monterronen

 Arrasate Badator Besaideren Mendi Astea. Astelehenetik zapatura arte egingo dute, orain arteko formatua aldatu barik, eta astean zeharreko diapositiba emanaldi erakargarriekin. Gainera, berritasun bat ere egongo da: seiluen erakusketa bat, Monterronen hori ere.

Juanito Artzamendiri omenaldia, maiatzeko azkeneko asteburuan

 Arrasate Juanito Artzamendi zenaren lagunek, ikasleek eta senideek omenaldia egingo diote maiatzaren 28an eta 29an. Hiru kontzertu berezi prestatu dituzte asteburu horretarako.

Aldaketekin dator Erdi Aroko II. Azoka

 Arrasate Iazko Erdi Aroko Azokan jende asko ibili zen azokan eta ikuskizunetan, baina euskararen eta herriko taldeen presentzia urriarengatik kritikak jaso zituen. Horregatik, Udalak, aurtengorako hainbat aldaketa iragarri ditu.

Zapatuan, 3x3 Saskibaloi Txapelketa, eta Herri Arteko Euskal Jokoen Topaketa

 Arrasate Sasoi batean Roneo enpresa egon zen lekua kirol topagune bilakatuko da bihar. Batetik, Laubide plazan, 600 neska-mutikok 3x3 Saskibaloi Txapelketan hartuko dute esku. Eta metro gutxira, Jokin Zaitegi Plazan, herri probak egongo dira ikusgai.

Euskararen kale erabilera izugarri hobetu da azken 18 urteetan

 Arrasate Arrasateko Udalak euskararen kale erabileraren neurketa egin du aurten ere eta pozik azaldu da emaitzekin. Gainera, aurten Udalak azterketa sakonagoa egin du: azken 18 urteetan euskararen kale erabilerak izan duen garapena aztertu du eta ikusi du oso bilakaera baikorra izan duela, izan ere bikoiztu egin da.

Punta-puntako emakumezkoen saskibaloia, domekan, Iturripen

 Arrasate Monte eta Basati tabernek antolatuta, domekan Euskal Herri mailako emakumezko saskibaloi talde onenak izango dira Arrasaten. Uste baino zailtasun handiagoarekin antolatu dute emakumeen kirolari bultzada ematea helburu duen txapelketa.contributors:

MCCk lau urtean 25.000 lanpostu gehiago sortu nahi ditu

 Arrasate Hurrengo hiru urtetan, 17.000 milioi euroko salmentak finkatzea eta 25.000 lanpostu gehiago sortzea du helburu MCC-k.

Ikerlan-ek tinko eusten die ikerketari eta garapenari

 Arrasate Ikerketa eta Garapenari lotutako konpromisoarekin tinko jarraitzen du Ikerlanek. IK4 Research Allianceko kide da Ikerlan eta horren barruan ikerketa eta garapeneko 145 proiektu egin ditu. Proiektu horiei esker 14,91 milioi euro lortu ditu.

Nazioarteko Erizaintza Eguna

 Arrasate Debagoieneko 60 bat erizain elkartuko dira, bihar, maiatzak 11, Arrasaten. Izan ere, bihar ospatuko dute Nazioarteko Erizaintza Eguna eta hainbat ekintza antolatu dute.

Debagoieneko Trikitixa Eguna ospatuko dute Arrasaten

 Arrasate Egitarau zabala antolatu dute Arrasaten maiatzak 14an egingo duten Trikitixa Egunean. Izan ere, hutsunea sumatu dute trikitilariek Euskal Herriko Trikitilarien eguna desagertu zenetik eta aurten, Debagoienean egitea erabaki dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gozotegia
Hurbilekoa
Sarrailagintza
Pijamak
Pintxoa