Logoa

Jende ugari San Juan jaien hasieran

 Arrasate Arrasateko San Juanak hasi dira eta lehen egunean jende ugarik hartu du parte antolatutako ekintzatan. Besteak beste, gazteek makala ekarriz eman diote jaiei hasiera eta Ignacio Lakuntzak, alkateak, aurten ere aurreskua dantzatu du San Juan suaren aurrean.

Haurreskolak Partzuergoko langileek protestaldia egin dute

 Arrasate Lanuztea egin dute gaur 07:30etatik 11:30ak bitartean, Bedoñabe Herri Eskolan dabiltzan Haurreskolak Partzuergoko langileek. Egiten duten bigarren lanuztea da, lan hitzarmenean adostasuna eskatzeko, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. Eibarren izan dira, enpresaren egoitzaren aurrean protestan eta gero Arrasaten ere egin dute protestaldia. Auto karabana egin dute.

Amaia Arrietak betea du Auzitegi Nazionalak jarri dion espetxe zigorra

 Arrasate Amaia Arrieta, Jarrai-Haika-Segi auzian epaitu duten gazte arrasatearra aske geldituko da, epaiak dioenez, 3 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra egin behar duelako, besteren artean. Beraz, Amaiak 4 urte egin dituenez espetxe prebentiboan, zigor hori betea du. Espetxe zigorraz gainera,20 hilabetetan eguneko 5 euro ordaintzeko isuna, hau da, 3.000 euro ordaintzeko isuna eta 10 urteko ezintasuna erakunde publikoetan lan egiteko zigorrak jarri dizkiote Arrietari.

Kanpanzar mendatea itxita, Elorrion istripu bat gertatu delako

 Arrasate Kanpanzar mendatea itxita dago arratsaldeko lehen ordutik. 14:00ak pasatxo zirenean kamioi batek istripua izan du, zama eramateko atoiak guraizearena egin duelako. Ez du beste autorik harrapatu istripuan eta Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, zauriturik ere ez dago.

Margo azkarren kaleko lehiaketa zapatuan Alde Zaharrean

 Arrasate Lehen Dragoi margo lehiaketa antolatu dute zapatu honetarako, alde zaharrean egiteko. Arrasate Margo Taldeak, Arrasateko Udalak eta Tamaio paper dendak antolatu dute. Margolariek kalean margotu beharko dute alde zaharreko edozein txoko eta goiz horretan bukatu beharko dute lana.

Azken egunak egueneko patin gauean izena emateko

 Arrasate II. Patin Gaba egingo dute eguenean, hilaren 16an. Beraz, azken egunak dira izena emateko. Horretarako jo MUk zentro bakoitzean duen kirol zerbitzuetara.

Udalatx zulatzearen aukako sinadura bilketa abian

 Arrasate Ekainak 11, 12, 18 eta 19an sinadurak batzeko mahaiak izango dira Arrasateko sei gunetan. Eta zenbait komertzio eta enpresatan ere bada aukera horretarako.

Mundumira Jaialdia ospatuko da asteburuan

 Arrasate Ekainaren 10, 11 eta 12an, Arrasaten izango da Mundumira Jaialdia. Debagoieneko Mankomunitateak, Euskal Herria aldizkariak eta Gin&Tonic ekoiztetxeak aurten lehen aldiz antolatu dute munduko kulturen jaialdi hau.

Ongi atera da Josu Uribetxebarriari egindako ebakuntza

 Arrasate Minbiziagatik ezkerreko giltzurruna kendu diote preso arrasatearrari. Ebakuntza Donostiako ospitalean egin zioten atzo eta ongi atera da.

Bertso jaialdia Monterronen

 Arrasate Ekainak 18, zapatua, bertso jaialdia egingo dute Monterronen. Sarrera doan.

Zaldibarko areto futbol txapelketako finalaren berri, webgunean

 Arrasate Bihar arratsaldean jokatuko dituzte Zaldibarko Txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka, eta finala. Gainera, dagoeneko sarean dago txapelketa horren gaineko webgunea.

Jon eta Josuren askatasuna eskatu du Herri Ekimenak

 Arrasate Jon Agirre ezkerreko mokor-hezurrean ebakuntza noiz egingo zain dago Langraitzeko erizaindegian . Josu Uribetxebarriari bihar egingo diote ebakuntza ezkerreko giltzurrunean, minbizia baitu.

Fusilatu eta desagertutakoei omenaldia domekan

 Arrasate Aurten ere gerra zibil garaian fusilatu eta desagertarazi zituzten debagoiendarrak gogoratuko dituzte. Hirugarren urtez omenaldia egingo diete domeka goizean. Lau Biden dagoen monolitoan beste bi izen jarriko dituzte.

Azoka plazako saltzaileak kezkatuta

 Arrasate Azoka plaza kanpoaldean egiten ari diren lanen eraginez gero eta erosle gutxiago dutela diote saltzaileek.

Udako ordutegia abian Udal bulegoetan

 Arrasate Ekainaren hasieran Udaletxeko lehiatilen ordutegia murriztu egin dute. Udako ordutegia jarri dute abian eta lehiatilak 09:00etatik 14:00ak arte zabaltzen dituzte, astelehenetik egubakoitzera bitartean. Irailaren 30era arte iraungo du udako ordutegiak.

Iñigo Urrutiak egin du San Juanetako irudia

 Arrasate Iñigo Urrutia 28 urteko eskoriatzarra izan da aurtengo San Juanetako irudi lehiaketa irabazi duena.

Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketan, gura beste garagardo

 Arrasate Bihar arratsaldean egingo dute Atxabalpen (15:00etan hasita), Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketa. Horrekin batera, Garagardoaren Jaia egingo dute Herriko Plaza, inoiz baino karpa handiagoa jarriko dute, gainera.

Zapatuan, adimen urrikoei omenaldia

 Arrasate Zapatuan, ekainaren 4an, adimen urrikoei omenaldia egingo die SUDC elkarteak. Uarkapen batuko dira lagun eta senitartekoekin, eta hainbat ekintza egingo dituzte.

Beldurrezko antzezlan baten estreinaldia

 Arrasate Domekan, ekainaren 5ean, beldurrezko "Escalofríos" antzezlana estreinatuko dute Amaia Udal Antzokian, 19:30ean. Bizkaiko Ada eta Lula taldeen koprodukzioa da.

Denontzako XIII. kirol Jaia uztailean ospatuko da

 Arrasate Uztailaren 9an, zapatuan, ospatuko da Denontzako Kirol Jaia. Bertan, Debagoieneko ezindu fisikoek parte hartzeko aukera izango dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gida baimen guztiak
Errotuluak orokorrean
Garbiketa Orokorrak
Bezeroen arreta