Goizeko zortzietan istripu ikusgarria gertatu da Arrasateko saihesbidean

 Arrasate Goizeko 08:00ak aldera gertatu da istripua Arrasateko saihesbidean. Fagor Arrasate eta Fagor Automotion enpresetarako sarreran gertatu da istripua. Zorionez, ez da zauriturik izan eta, une honetan Ertzaintza ari da bideratzen zirkulazioa.

Abian da mendiko medikuntza eta sorospeneko bigarren ikastaroa

 Arrasate Arrasaten zaletasun handia dago mendira joateko, bai osteratxo bat egiteko edo baita goi mailako mendiak igotzeko. Jakin egin behar da, baina, mendian ibiltzen, eta zerbait gertatuz gero komeni da zer egin jakitea. Horretarako antolatu du Besaidek ikastaroa, eta gaur, hilak 3, edo datorren martitzena, hilak 11, egongo da izena emateko aukera.

Musika Bandak Saloura eramango du Arrasateko eta Euskal Herriko musika

 Arrasate Arrasate Musikaleko Bandak Saloun joko du asteburuan. Ekintza berezia da, izan ere, 1994an Banda berriro osatu zutenetik, lehen irteera luzea izango dute hau. Arrasate Musikalendako eta Arrasate herrirako ere, gauza ona da gure kultura kanpora eramatea, diote arduradunek.

Arte batxilergoa ere eskainiko du Arrasateko Institutuak

 Arrasate Gaur, martitzena, ate irekien jardunaldia egingo da Arrasateko Institutuan. Datorren ikasturterako aurre matrikulazioa zabalik dago, eta gainera, berrikuntzekin. Arte batxilergoa eskainiko dute institutuan datorren ikasturtean.

Saharako 12 ume etorriko dira herrira uda pasatzera

 Arrasate Arrasateko 12 etxetan hartuko dituzte udan saharako umeak. Beste bi, berriz, Aretxabaletan hartuko dituzte, bertako Udalak ere ume horien bidaia onartzea onartu du-eta.

Munduko zenbait tokitatik etorritako zeramikagileek jaia ospatuko dute Arrasaten

 Arrasate Bihartik maiatzaren 9a bitartean zeramika izango da nagusi Arrasaten. Bihar erakusketa inauguratuko dute Harresi aretoan eta maiatzaren 6tik 9ra Telleria baserriko jaia egingo dute. Arrasateko Ceramikarte.com aldizkari digitalak antolatu du Telleria baserriko jaia.

"Zaharregia, txikiegia agian" ikuskizuna izango da gaur, eguena

 Arrasate Zaharregia, txikiegia agian ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu gaur, Amaia Udal Antzokian, 20:00etan. Ikuskizun horri aipamen berezia egin dio Ingalaterrako idazleen elkarte batek.

Garaia gunea egiteko lurrak erosiko ditu Udalak

 Arrasate Garaia gunea egiteko behar dituen Uribarri auzoko lurrak erosiko ditu Udalak, espropiazio sistemaren bitartez. Atzo, apirilaren 26an egindako osoko bilkuran erabaki zuen hori Udalak.

Harridura osoko bilkuren aretoan

 Arrasate Gaur goizean zinegotziek egin duten osoko bilkuran harrituta gelditu gara bai zinegotziak eta baita han lanean genbiltzan kazetariok ere, Inazio Lakunza Alkateak bapatean aretoa utzi duenean. Alkateak mahaia utzi eta 5 bat minutuz gelditu du osoko bilkura, ezelako azalpenik eman barik. Akats horren ostean, normal jarraitu du bilkurak.

Bretoiak Goienan bisitari

 Arrasate Bretainiako 48 ikasle izan dira egunotan ibarrean, Arizmendi ikastolakoekin batera. Arizmendikoak martxoan joan ziren hara, eta orain, ikasle Bretoiei tokatu zaie Euskal Herria ezagutzera etortzea.

Egitamu Orokorrari alegazioak, etxebizitzen inguruan

 Arrasate Arrasateko Egitamu Orokorrari etxebizitzen inguruan egindako aldaketa batzuk erantzuna izan dute. Ezker Batua eta Aralar-Zutik alderdiek eta Denontzat Plataformak alegazioak jarri dituzte, babes ofizialeko etxe gehiago eta dentsitate txikiko etxebizitza edo txalet gutxiago eskatuz.

Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak erakusketak antolatu ditu Euskadin, Espainian eta Portugalen

 Arrasate Arrasateko Fagor Etxetresna elektrikoak enpresak 19 erakusketa antolatu ditu Euskal Herrian, Espainian eta Portugalen. Aurreneko erakusketa atzo egin zuten Donostian. Erakusketa horietan aurkeztuko dituzte Fagor etxearen produktu berriak

Mondrak mailaz igo gura duen Berioren zelaian jokatuko du zapatuan

 Arrasate Elgoibar eta Berio izan dira orain arte preferente mailako talde onenak, eta bi talde horietako baten kontra jokatuko du Mondrak asteburuan. Arrasateko taldeak bete du helburua, datorren urtean preferenten izango da, baina Beriorendako orain hasi da benetako txapelketa.

Arrasate Lehiaketen sari banaketa

 Arrasate Eguenean, apirilaren 22an, egin zuen AEDk Arrasate Lehiaketen sari banaketa. Alkateak, zinegotzi batzuek, zenbait irakasleek eta kultur eragileek esku hartu zuten ekitaldian.

Euskal keramikagileen I. topaketa egingo da Arrasaten

 Arrasate Maiatzaren 6tik 9ra "Telleria Baserriko Jaia" deituriko keramikagileen topaketa egingo da Arrasaten. Euskal keramikagileen I. topaketa izango da. Erakusketak, erakustaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu dituzte.

Arrasate-Oñatirako izenematea zabalik

 Arrasate Maiatzaren 8an jokatuko da Arrasate-Oñati lasterketa herrikoia. XXII. aldia izango da aurtengoa. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Besaidek mendizeharko eski irteera antolatu du maiatzeko lehenengo astebururako

 Arrasate Eski estazioek dagoeneko itxi dituzte ateak, baina Pirinioetan orain ere gura beste elur dago. Hori aprobetxatuz, Besaide Mendi Elkarteak mendizeharko eskia egiteko irteera antolatu du datorren astebururako (maiatzak 1 eta 2).

Biarrizko baletaren ikuskizuna

 Arrasate Apirilaren 24an, Biarrizko baletak ikuskizuna egingo du Amaia Udal Antzokian, Iparraldea Bertan programaren baitan. Dantza talde ospetsu horrek "Errusiako baletei omenaldia" eskainiko du.

Batzar Nagusiak Arrasaten, duela 25 urte bezala

 Arrasate Gipuzkoako Batzar Nagusiek ekitaldi berezia egin dute gaur Arrasaten. Francoren diktadura ostean, Batzar Nagusiak berriz eratu zireneko 25. urteurrena ospatu dute. Erkidegoko hainbat erakundetako ordezkariak izan dira ekitaldian.

Diputazioak ospakizun garrantzitsua egin du gaur Arrasaten

 Arrasate Politika munduko jende ugarik esku hartu du, duela 25 urte Batzar Nagusiek berriro ibilbidea hasi zutela gogoratzeko ekitaldian. Orduan ere Arrasaten egin zen bilera. Garai hartan Foru Aldundian batzarkide ziren hainbat lagun, eta gaur egun Diputazioko kide direnak ere etorri dira herrira. Juan Mari atutxa, legebiltzarreko lehendakaria, Jose Antonio Ardanza, duela 25 urte Arrasateko alkate zena ere etorri dira. Iñaxio lakuntza, gaur egungo alkateak, guztiei ongi etorria eman die 10:00ean, eta ondoren ekitaldiak hasi dira. Udaletxean geratu da efemeride hau gogoratzeko plaka, herritarrentzat 25garren urteurrenaren oroigarri izango dena.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Mantentze zerbitzuak
Iturgintza
Etxeko izozkiak
Opariak
ELA
Langileen eskubideak babestu