Zuhaitz Ezpeleta bikain, bigarren sailkatu zen Aizkorriko maratoian

 Arrasate Mario Poletti italiarra sailkatu zen lehenengo 4 ordu, 6 minutu eta 46 segunduko denbora eginez. Zuhaitz Ezpeleta arrasatearra bigarren sailkatu zen, 2 minutura. Hirugarren helmugaratu zen Esteve Canal katalandarra, Ezpeletarengandik 8 minutura.

Erdi Aroko itxura hartuaz doa Arrasateko erdialdea

 Arrasate Arrasaten ere zerbait berezia gertatzera doa. Goizean erdialdea apaintzen hasi dira Erdi Aroko banderekin, datozen bi egunetan etorriko diren bisitariei ongi etorria emateko. Erdi Aroko azoka jasoko du Arrasatek zapatu eta domekan.

Gaur arratsaldean itxi egingo dute erdialdea autoentzat

 Arrasate Gaurtik, astelehenera, itxita izango da Arrasateko erdialdea auto guztientzat. Bihar erdi aroko azoka hasiko dela eta, gaur 13.30ean itxi egingo dute, eta halaxe izango da zapatu eta domekan.

“Arrasate iruditan” liburuaren bigarren edizioa San Juanetarako kalean

 Arrasate Arrasate Argitan kultura elkarteak “Arrasate iruditan” argazki liburuaren bigarren edizioa aterako du San Juanetarako. Aurreneko edizioak arrakasta polita izan zuen eta, bigarren edizioan 2.000 ale argitaratuko dituzte. Era berean, Oñatiko argazki liburua ere prestatzen ari dira. Aurreikuspenak betez gero, urtebete barru kaleratuko dute liburua

Al Andalusen Kultura Astearen azken txanpa

 Arrasate Arrasateko Al Andalus elkartea XV. Kultura Asteko ospakizunetan murgilduta dabil. Maiatzaren 17an hasi zituzten ekitaldiak eta domekan, hilaren 23a, bukatuko dira. Ekintza guztiak Musakolan duten egoitzan egingo dituzte.

Ehun talde baino gehiago izango dira bihar 3x3 saskibaloi txapelketan

 Arrasate Bihar egingo dute Arrasate Kirol Proiektuak eta Ointxe Arrasate Saskibaloi Taldeak 3x3 Saskibaloi Txapelketa. Joan den urtean moduan, aurten ere arrakasta handia izan du txapelketa horrek, 105 taldek eman dute-eta izena.contributors:

AGRk Bizkaian jokatuko du domekan, baina datorren astean erabakiko da guztia

 Arrasate AGRk bikain menderatu zuen joan den astean kontrario zuzena zen Romo taldea, eta orain, bi partidu geratzen badira ere, AGR Arrasatek kontrario bakarra du: Gasteizko Corazonistas taldea. Lehenago, baina, Burdin Trapagaren etxean jokatu behar dute.

Euskal Herria Zuzenean jaialdian laguntzera

 Arrasate Topagunearen Gazte Sailak Euskal Herria Zuzenean jaialdian laguntzeko deialdia egin du. Jaialdia uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dute, eta interesatuek AEDra jo beharko dute izena ematera. Urtero joaten da jendea laguntzera Arrasatetik.

‘Mugarriz mugarri, Arrasate ezagutzen’

 Arrasate Domekan, hilaren 23an, AEDk eta Athlonek ‘Mugarriz mugarri, Arrasate ezagutzen’ ekimenaren bitartez, ibilaldia egingo dute Kobate ingurura. Hitzordua egin dute 09:00etan, Uribarriko elizan.

Genero indarkeriaren aurkako plataforma abiatzekotan

 Arrasate Emakumen aurka erabiltzen den indarkeriaren aurrean ekintzak bultzatzeko plataforma bat sortzeko bidean dira Arrasaten. Atzo, maiatzaren 17an egin zuten horretarako lehen batzarra Emakume Txokoan. 10 bat lagun batu ziren eta lehenengo lanak egiten hasi ziren.

Arrasateko artzai batek aktore lanak egingo ditu gaur" Bizizaleak" saioan

 Arrasate Mikel Etxebeste artzai arrasatearra, ETB1eko "Bizizaleak" saioaren protagonistetariko bat izango da gaur, 22:25ean. Iñigo izeneko aktore donostiarrarekin bizimodua trukatuko du, eta arrasatearrari Tele 5 kateko "Hospital Central" saioan aktore lanak egitea egokituko zaio. Iñigok, berriz, artzain lanak egingo ditu Arantzazuko Artzai Eskolan.

Herri Eskoletan ere 0-3 urteko zikloa datorren ikasturterako

 Arrasate Arrasateko Udalak datorren ikasturterako 0-3 urte bitarteko haur hezkuntza zikloan Herri Eskoletan ere matrikula egiteko epea zabalduko du astelehenean. Datozen hilebeteetan Bedoñabe Herri Eskolan egokitzapen obrak egingo ditu, eskola horretan kokatzeko zerbitzu hori.

Musakolan, San Isidro jaiak

 Arrasate Maiatzaren 14an, 15ean eta 16an, Musakolan San Isidro jaiak ospatuko dituzte. Hiru egunetan denetatik egongo da.

Kultura artekotasuna hizpide San Antolin Herri Eskolan

 Arrasate Gizartean bezala, eskoletan ere gero eta kultura gehiago bizi behar dira elkarrekin eta hori izango dute hizpide zapatu honetan San Antolin Herri Eskolan. "Baikara" ikasleen gurasoen elkarteak antolatu ditu Kultura Arteko Sentsibilizazio Jardunaldiak, gurasoengan gaiak sortzen dituen kezkak baztertzeko helburuarekin.

Isa Casadok, Arantzazu Zubiak eta Mondrak jasoko dituzte aurtengo AUKEA sariak

 Arrasate Aurtengo AUKEA sariek dagoeneko badute izena eta abizena. Isa Casado, Arantzazu Zubia eta Mondra Futbol Taldea dira aurtengo sarituak, eta domekan bertan jasoko dituzte sariak, Musakolako kiroldegian egingo duten gimnasia erakustaldia aprobetxatuta.

Barre egitea galerazten dion gaixotasun ezezaguna du arrasatear batek

 Arrasate Sonia Coto, 32 urteko arrasatearrak, gaixotasun ezezaguna du duela urte bi. Kataplejia du, hau da, barre eginez gero eskuetan eta masailezurrean ahultasuna sentitu eta lurrera jausten da. Horretaz gain, narkolepsia ere badu, edozein unetan logurea eragiten dion gaixotasuna.

Agur jendetsua Jesus Larrañagari

 Arrasate Kooperatiba eta politika munduko jende ugari hurbildu zen zapatuan, Jesus Larrañagaren aldeko hileta elizkizunera. Arrasaten izan ziren, Sabin Intxaurraga eta Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Sailburuak, Jose Ramon Beloki EAJren diputatua Madrilen, eta Roman Sudupe, diputatu nagusi izandakoa. MCCtik presidentea, Jesus Catania, eta Fagor Etxetresnen gerentea, Pablo Mongelos izan ziren, besteak beste.

AGRk Urolari irabazi behar dio goialdean jarraitu ahal izateko

 Arrasate AGR Arrasate Eskubaloi Taldea behetik gora dator, eta mondragoetarrak dagoeneko hirugarrenak dira sailkapenean. Deustuan irabazi eta gero, bihar, gipuzkoarren arteko derbia izango da ikusgai Iturripen. Eta, mondragoetarrak errebantxa gogoz daude.

Maiatzaren 13an, San Pankrazio ospatuko dute

 Arrasate Maiatzaren 13an, urtero moduan Eskola Politeknikoko ikasleek San Pankrazio eguna ospatuko dute. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute.

Jaietako irudia aukeratzeko lehiaketa abian dago

 Arrasate San Juan jaiak iragartzeko irudia aukeratzeko lehiaketa deitu du Udalak. 750 euroko sari bakarra banatuko dute. Maiatzaren 21a da parte hartzeko mugaeguna.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Garbigailuak
Deialdiak eta Batzarren Ospakizunak
Aseguruak
Material informatikoa
Salmentaren osteko zerbitzua