20 emakume inguru Arrasaten, islamofobiaren kontrako tailerrean

  Gizartea  Arrasate

20 emakume inguru Arrasaten, islamofobiaren kontrako tailerrean

SOS Arrazakeriak, Arrasateko udalak eta Emakume Txokoak elkarlanean antolatu dute prestakuntza saioa eta antolatzaileak "oso gustura" gelditu dira goizak eman duenarekin. 20 bat emakume batu dira prestakuntza saiora, "gehienak musulmanak, baina baita bertako jendea ere".

Txokolateak badu alde iluna eta aurre egin diezaioguke

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Txokolateak badu alde iluna eta aurre egin diezaioguke

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna da gaur eta txokolate dastaketa egiten ari dira Arrasateko Harreman Dendan. Kakaoaren ekoizpenean ematen diren esplotazio egoerak salatu eta merkataritza justuago bat posible dela aldarrikatu gura dute ekimenarekin.

Sanchezen aldeko Gipuzkoako plataformak ekitaldia egin du Arrasaten

  Gizartea  Arrasate

Sanchezen aldeko Gipuzkoako plataformak ekitaldia egin du Arrasaten

Alderdi Sozialistaren zuzendaritzarako Pedro Sanchezen hautagaitza babestu dute Arrasateko Elma jatetxean atzo egindako ekitaldian.

Askotariko musika estiloak musika eskolen kontzertuan

  Kultura  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Askotariko musika estiloak musika eskolen kontzertuan

Adin guztietako 80 bat neska-mutikok egin dute Debagoieneko musika eskolen kontzertua, Oñatin. Askotariko musika formazioek hartu dute parte eta denen artean programa zabala eskaini dute. Izan abesbatza, soka laukotea, konbo taldea edo orkestra urtean zehar egindako lana erakutsi dute.

'Gontxa'-k ez du Realean jarraituko

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

'Gontxa'-k ez du Realean jarraituko

Realak duela minutu eskas batzuk egin du publiko erabakia, Mikel Gonzalez de Martin Gontxa-k agur esango dio bere betiko taldeari. "Garbitasunaren eta hierarkiaren eredu izan da aldagelan eta maila onean lehiatu da kamiseta zuri-urdinarekin jokatu duen 300 partiduetan. Haren balioak Realaren balioak dira; eskerrik asko, Mikel", adierazi du Realak.

Eusebio Sacristan: "Mikel Gonzalezen konpromisoa, jarrera, inteligentzia eta errendimendua nabarmendu nahi ditut"

  Kirola  Arrasate

Eusebio Sacristan: "Mikel Gonzalezen konpromisoa, jarrera, inteligentzia eta errendimendua nabarmendu nahi ditut"

Mikel Gonzalezek kluba utziko duela komunikatzeko Realak plazaratutako ohar laburraren ostetik, Eusebio Sacristan Realeko entrenatzailearen prentsaurrekoa etorri da. Esker oneko berbak izan ditu jokalari arrasatearrarentzako. "Klubaren ikurretako bat da: 11 urte eman ditu lehen taldean eta 20 klubean… Haren konpromisoa, jarrera, inteligentzia, errendimendua… nahiko nituzke nabarmendu" esan du Eusebiok

Fagor Arrasateren 60. urteurrena lunch batekin ospatu dute Batzar Nagusiaren ostean

  Ekonomia  Arrasate

Fagor Arrasateko Batzar Nagusian 600 bazkidek hartu dute parte gaur goizean. Aurtengo data berezia da, izan ere, Fagor Arrasatek 60. urteurrena ospatzen du. Urte guzti hauetako lana eskertzeko, batzarra amaitu ostean, Arrasateko Biteri plazara gerturatu dira bazkideak eta bertan lunch berezia izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Horrebeste aldatu al dira gure jolasteko moduak?

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Gizartea ez ezik, azken 50 urteotan jolasteko moduak ere aldatu dira. Garai bateko gazteek kalea erabiltzen zuten  jolasleku gisa, baina badirudi egungo gazteek beste era batera dibertitzen direla.

Poza gailenduko da Musakolako festetan

  Gizartea  Arrasate

Poza gailenduko da Musakolako festetan

Gaur goizeko hamarretan kanpai errepika eta suziri jaurtiketarekin eman zaie hasiera Musakolako jaiei, eta, urtero bezala, egitaraua ekintzaz lepo egongo da. Gainera, Zigorrolan famatua den astakiloak 18 urte bete beteko ditu aurten.

Santa Barbara parkea sakonago ezagutzen

  Hezkuntza  Arrasate

Santa Barbara parkea sakonago ezagutzen

Arrasateko Haur Kontseilua Santa Barbara parkearen erabilera sustatzeko ideiak garatzen ari da. Hilabete batzuez landutako proposamenen artean, hauek daude: naturaz gozatzeko aukerak, udako zinema, kirol aisialdirako gunea eta aterpea jartzea.

Ustelkeriaren aurkako aldarria egin zuten atzo EH Bilduk, Baleikek eta Irabazik

  Politika  Arrasate

Ustelkeriaren aurkako aldarria egin zuten atzo EH Bilduk, Baleikek eta Irabazik

‘Korrupzioaren aurka! Eskubideen alde!’ lelopean bildu ziren atzo Arrasateko EH Bildu, Baleike eta Irabazi Udal taldeak Herriko plazan. Bestalde, Foru Aldundiak akordioaren gaineko irakurketa positiboa egin du.

Herritarrekin batera ospatuko dute Kanpanzar ART-ekoek mailaz igo izana

  Kirola  Arrasate

Herritarrekin batera ospatuko dute Kanpanzar ART-ekoek mailaz igo izana

Joan den astean, Mungian, lortu zuen ligako txapeldun izatea Kanpanzar Arrasatek eta lorpen hori zaleekin eta herritarrekin ospatu gura dute orain. Kamioian egingo dute ibilbidea jokalariek, bihar, zapatua, 18:30ean hasita.

Donostiara, Uarkapen lortutako emaitzari buelta ematera

  Kirola  Arrasate

Donostiara, Uarkapen lortutako emaitzari buelta ematera

"Donostiak erakutsi du talde indartsua daukala, eta egia da zaila dela kanporaketari buelta ematea, baina ahalegin hori egingo dugu", adierazi dute domekako partidura begira Arrasateko pilota elkartetik.

Debagoieneko herri handien arteko tribiala

  Gizartea  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Bederatzi herrik osatzen dute Debagoiena. Arrasate, Bergara eta Oñatin egon gara bertakoen "debagoiendartasuna" neurtzen.

Arrautza nork urrunen jaurti ibili dira aurten ere Mondragon Unibertsitatean

  Hezkuntza  Arrasate

Arrautza nork urrunen jaurti ibili dira aurten ere Mondragon Unibertsitatean

Ikasleek arrautza bat apurtu gabe ahalik eta urrunen jaurtitzeko gailuak diseinatzean datza lehiaketa soilik kartoia, soka eta kola erabilita. June Altieri, Aizpea Garmendia eta Jone Sarasolak irabazi dute hegaldirik politenaren saria eta Andrea Arruti, Maika Lacunza eta Miren Gomezek berriz diseinurik onenarena. Hegaldirik luzeenaren saria hutsik gelditu da.

Irteera AEDtik Maule eta Urdiñarbeko Müsikaren Egünera

  Kultura  Arrasate

Irteera AEDtik Maule eta Urdiñarbeko Müsikaren Egünera

Ekainaren 4an Maule bisitatu eta Urdiñabeko Musikaren Egünaz gozatzeko irteera egingo dute AEDtik. Bertan, Xiberoko hiriburua ezagutuko dute, eta, bide batez, hango euskaltzaleen jaietan ere murgilduko dira.

Ordezkaritza sindikalaren etorkizuna erabakitzeke

  Gizartea  Arrasate

Ordezkaritza sindikalaren etorkizuna erabakitzeke

Iturbiden lan egiten duten Aita Menni enpresako erizaintzako laguntzaileen enpresa batzordea kolokan dago. Lan egutegiaren onarpenak zatiketa eragin du langileen eta batzordearen artean, eta asteazkenean batzordea desegiteko batzarra dago deituta.

Kaletik joan arren internetera konektatuta

  Teknologia  Arrasate

Kaletik joan arren internetera konektatuta

Hiru wi-fi gune jarri ditu Arrasateko Udalak herritarrek zerbitzura. Garibaiko autobus geltoki inguruan, Biteri etorbidean eta Arimazuri plazan kokatu dituzte eta etorkizunean herriko beste leku eta auzo batzuetara hedatzea da asmoa.

Dragoikoak Guadalajarara doaz, Espainiako Aerobik Txapelketara

  Kirola  Arrasate

Dragoikoak Guadalajarara doaz, Espainiako Aerobik Txapelketara

Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldekoak Guadalajarara joango dira asteburuan Espainiako Aerobik Txapelketan esku hartzera. Uxue Azkue, Araitz Altube, Noah Berrocal, Izaskun Gartzia, Nahia Irazola eta Eider Lasanta izango dira Arrasateko ordezkariak.

Zaldibarren bi jardunaldi falta dira ligaxka amaitzeko

  Kirola  Arrasate

Zaldibarren bi jardunaldi falta dira ligaxka amaitzeko

Bi jardunaldi geratzen dira Zaldibarko Txapelketako hurrengo fasera nortzuk sailkatuko diren erabakitzeko, eta sailkapenean talde asko pare-parean daude. Hala, zapatuko jardunaldia 09:30ean hasiko dute Elorrak eta Aldatzek, eta domekan Jibarosek eta Monte Tabernak jokatuko dute lehenengo partidua, 12:30ean.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gorputzeko tratamenduak
Hestebeteak
Lehen hezkuntza
Keratina tratamendua
Zure ilea osasuntsu,eta nahi izanez gero lisatzeko.