Beñat Arnaiz: "Maila honetan gertu ikusten dut erretiroa"

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Beñat Arnaiz: "Maila honetan gertu ikusten dut erretiroa"

Hainbat duatloi eta triatloi irabazi ditu Beñat Arnaizek (Aretxabaleta, 1980), baina domekan kirol bizitzako lehenengo garaipena izango balitz moduan ospatu zuen Oñatin lortutakoa. Euskadiko txapeldunak maiatza du egutegian gorriz markatuta, lehenengoz egingo du-eta distantzia luzeko proba bat, ironman bat. Eta, dagoeneko eguna iristeko irrikan dago. 

Ongietorria egin diete kanpotik Arrasatera bizi izatera etorritakoei

 Arrasate GAURKOAK

Badute kanpotik udalerrira bizitzera datozenendako harrera protokolo bat Arrasaten, berriki martxan jarri dutena. Bada, atzo iluntzean azken urteetan Arrasatera bizitzera etorritakoei ongietorria emateko ekitalditxoa egin zuten udaletxean.

Iraitz Etxaburu: "Hegemonia kapitalistatik at aukerak daudela ikusiko dugu"

 Arrasate

Iraitz Etxaburu: "Hegemonia kapitalistatik at aukerak daudela ikusiko dugu"

Martxoak 25ean, korronte kapitalistaren aurka igeri egiten duten hainbat elkartek Sebero Altube plaza hartuko dute. 'Alternatiben Azoka'ren bigarren edizioa izango da eta hamaika hitzaldiko zikloa eta elkarteen postuekin osatutako azoka antolatu dute, beste eredu sozio-ekonomiko bat posible dela erakusteko.

Arantza Otadui: "Karapaixoak udaberria hastear dagoela adierazten du"

 Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Garizuma garaian gaude, karapaixoa oparitzeko sasoian. Baina zer adierazten du karapaixo bat oparitzeak? Noiztik datorren ohitura da? Eta zein lekutan oparitzen da udaberriko opila? Galdera horiek guztiak erantzun ditu Arantza Otadui historialariak Hemen Debagoiena saiorako.

‘5 kontinente, milaka kultura, zero muga’ arrazakeria eta xenofobiaren aurka

 Arrasate

‘5 kontinente, milaka kultura, zero muga’ arrazakeria eta xenofobiaren aurka

Hainbat erakundek elkarretaratzea deitu dute Arrasaten Martxoaren 21erako arrazakeria eta xenofobiaren aurka. Jone Axperen leloa izan da aukeratua 12-18 urte bitarteko gazteekin egindako lehiaketan.

Autobus batek su hartu du autobidean

 Arrasate  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Autobus batek su hartu du AP-1 autobidean, Arrasaten, Epeleko ordainlekutik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Motorrak hartu du sua, atzeko aldean, matxura baten ondorioz. 13:20ean gertatu da. Autobusean ez zihoan bidaiaririk, gidaria bakarrik zihoan eta berau ohartu da matxuraz, kamino bazterrean geratuz. Bergarako hegoaldearen eta Arrasateren artean, Gasteizeko noranzkoan itxita egon da autobidea. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira eta sua amatatu egin dute. Autobusa -atzerrikoa. portugaldarra- kiskalita geratu da, bide ertzean.

Autobus bat su hartuta Arrasaten

 Arrasate

Autobus batek su hartu du AP-1 autobidean, Arrasaten, Epeleko ordainlekutik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Motorrak hartu du sua, atzeko aldean.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Telebistako platoa, bertso eskola itxura hartuta

  Kultura  Arrasate  Bergara  Eskoriatza

Telebistako platoa, bertso eskola itxura hartuta

Arizmendi Ikastolako Almen guneko Oihana Aranak, Haizea Aranak eta Ane Gayk egin zituzten kazetari lanak hirugarren 'Galdegazte' saioan. Bertsozaleak dira, eta Miren Amuriza gonbidatu zuten. Gaur, eguaztena, 09:30ean izango da ikusgai.

Izaro, aste honetako Kooltur Ostegunen protagonista

  Kultura  Arrasate

Pop, folk eta soul doinuak ekarriko ditu Mallabiko artistak Arrasateko Gaztetxera ostegun honetan, gaueko 22:00tan.

Mondra futbol taldearen eskutik liburu aurkezpena gaur

  Kirola  Arrasate

Mondra futbol taldearen eskutik liburu aurkezpena gaur

Iker eta Josetxo Mendiluze aita-semeek idatzitako 'Once contra once' liburuaren aurkezpena antolatu du gaur arratsalderako herriko futbol taldeak. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 17:30ean, eta besteak beste, baloirik gabeko jokoaren garrantzia landuko dute bertan.

Urgentziazko herri batzarra deitu du gaurko Arrasateko Sortuk

 Arrasate

Urgentziazko herri batzarra deitu du gaurko Arrasateko Sortuk

Irati proiektuaren inguruko azken orduko berriei buruz informatzeko, herri batzarra egingo dute gaur Arrano Elkartean, 19:00etan.

'Suerte' antzezlana eta Zinegoak Hedapenako laburmetraien emanaldia egunotan

 Arrasate

'Suerte' antzezlana eta Zinegoak Hedapenako laburmetraien emanaldia egunotan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako azken ekitaldiak egingo dituzte egunotan Emakume Txokoak antolatuta. Charo Gallego aretxabaletarraren Suerte antzezlana izango da egubakoitzean, martxoaren 17an, eta Zinegoak Hedapenaren laburmetraien emanaldia hilaren 23an.

Makatzenako zedroa kentzearen aurka agertu da EH Bilduren udal taldea

  Ingurumena  Arrasate

Makatzenako zedroa kentzearen aurka agertu da EH Bilduren udal taldea

Auzoko aparkalekuak berritzeko abian den proiektuan, espazio falta argudiatuz, duela 10 urte landatutako Himalaiako zedroa kentzearen alde egin dute teknikari eta proiektugileek. Koalizio abertzaletik adierazi dute "hirigintzako proiektuetan kontu gehiago eduki behar dela natur elementuak kontserbatzerakoan". Beheko loturan oharra bere osotasunean.

Puntuaren 100. zenbakirako kanpaina abian da

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Puntuaren 100. zenbakirako kanpaina abian da

Martxoaren 31n, Puntua astekariaren 100. zenbakia kaleratuko dugu. Zenbaki borobil horrekin lotuta #Puntua100arrazoi kanpaina jarri dugu martxan Goienako hedabide guztietan. Puntua-ko kolaboratzaile eta bazkideei aldizkaria zergatik irakurtzen duten galdetu diegu; jasotako erantzuna bikaina izan da. Hori horrela, martxoaren 31ra bitartean, zuekin partekatuko ditugu 100 arrazoi horiek.

Egubakoitz gauean lapurretan egin zuten Monterron Jauregian

 Arrasate

Egubakoitz gauean lapurretan egin zuten Monterron Jauregian

Monterron aldean dagoen hesia pasa eta bertako leihoetatik sartu ziren. Arrasate Musikaleko arduradunek adierazitakoaren arabera, musika instrumentuak eta material informatikoa ostu dituzte. Ertzaintzari abixua pasa zioten zapatu goizean, eta ez dute salaketa oraindik jarri, lapurtutako material guztia zenbatu arte.

Elorregiko makalaldian aisialdi gunea egitea aztertu gura du Udalak

 Arrasate

Elorregiko makalaldian aisialdi gunea egitea aztertu gura du Udalak

Uraren euskal agentziari, Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Oñatiko Udalari aisialdi gunea jartzeko bideragarritasunaren gaineko kontsulta eskaera bideratu die Arrasateko Udalak hala adostuta Ingurumen Mahaian.

Adimen lehiakorraren inguruko jardunaldiak Arrasaten

  Teknologia  Arrasate

Adimen lehiakorraren inguruko jardunaldiak Arrasaten

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburua du adimen lehiakorrak eta bi egunetan zehar arituko dira hainbat aditu jardunaldi hauetan. Debagoieneko esperientziak ezagutzeko aukera ere izango da.

'Aprendices' eraikinaren izen aldaketa

 Arrasate

Aprendices eraikinaren izena aldatzeko prozesua zabaldu berri da. Gutxi falta da eraikinaren gaineko proiektua amaitzeko, eta beraz, orain arte Aprendizetako eraikina bezala ezagutu denak, izen ofiziala behar du. Horregatik, Arrasateko Udalak eraikinaren izena aukeratzeko prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan.

Lokal bila, elikagai banaketarekin jarraitu ahal izateko

 Arrasate

Sei urte daramatza Arrasateko Eliza Ebanjeliko Pentekostalak beharra duten familiei elikagaiak banatzen. Lan horri, baina, egubakoitzean emango diote bukaera, lokal barik geldituko baitira. Arrasateko 400 familiari banatzen dizkiete gaur egun elikagaiak.  

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Gallineroko umeen aldeko Ikaskuntza Astea

Bizikasi, Debagoieneko Etengabeko Ikaskuntza zerbitzuaren 10. urtemuga dugu aurtengo ikasturtea. Urteurrena aitzakia hartuta, Mariaren Lagundia ikastolarekin elkarlanean, dagoeneko hasiak gara 2017ko udaberrian gauzatuko dugun "Ikaskuntza Astea" prestatzen.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Eskolarako eta bulegorako materiala
Jantzi koloredunak
Aurrez prestatutakoak