Logoa

Lotara, indarberrituta esnatzeko

  Gizartea  Arrasate

Lotara, indarberrituta esnatzeko

Irati Tabernak ateak itxiko ditu denboraldi batez, erreforma sakonak egin eta itxuraldatuta berragertzeko. Ostean elkarteak eta tabernak espazio bakarrean egingo dute bat, herritarrentzako "erreferentzia gune" izaten jarraitzeko helburuarekin. Uztailaren 26ko kubatar jaiko azken mojitoarekin itxiko dituzte ateak.

"Guri ez ziguten esan Garagartza itxiko zenik"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

"Guri ez ziguten esan Garagartza itxiko zenik"

"Plana ez digute aurkeztu; pentsatzen genuen zerbait mardula ekarriko zutela, baina jakinarazi zuten inbertsore industrial bat eta fondo inbertsore bat bazutela, zein zen esan barik. Bai esan ziguten aurrera egitekotan 130 langilerekin izango zela, eta ez 160rekin, baina Garagartza itxiko zela ez ziguten sekula esan", jakinarazi du Rikardo Perezek, Edesa Industrialeko Langile Batzordeko presidenteak.

Denboraldiko azken ahalegina, Bartzelonan

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Denboraldiko azken ahalegina, Bartzelonan

Espainiako Txapelketa Absolutuan izango dira asteburuan Istar Dapena, Malen Ruiz de Azua, Iñigo Uribarren eta Iruñean entrenatzen duen Maialen Axpe arrasatearrak; zapatu iluntzean lehiatuko dira gizonezkoak, domekan emakumezkoak. Eneko Carrascalek, berriz, zapatuan du Europako 20 urtez azpiko Txapelketako finalera sailkatzeko saioa.

Ointxe!-k zuzendaritza berria du, eta taldea EBAn

  Kirola  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Urtetako lanaren ostean Jon Basurkoren lantaldeak erreleboa izango du saskibaloi taldean; Oihane Agirre buru, sei laguneko taldeak hartuko du zuzendaritzaren ardura. Albiste on batekin hasi dute jarduna, klubeko lehen taldeak EBAn jarraituko du.

Zerrajerako, Maalako eta Ferreriaseko auzo-jaiak ate joka

  Gizartea  Arrasate

Zerrajerako, Maalako eta Ferreriaseko auzo-jaiak ate joka

Uda sasoian herriko festak astebururo izaten dira nonahi, baina ez herritakoak soilik, baita auzoetako jai herrikoiak ere. Santamainakoei testigua hartuta, bihar hasi eta eguaztenera bitartean herriko hiru auzotako jaiak ospatuko dira; Zerrajerakoak, Maala Errabalakoak, eta eguaztenean, aldiz, Ferreriasekoak.

Futbol jaia izan da Atxabalpen

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Eibarrek 4-0 hartu du mendean Bigarren B mailako Barakaldo. Denboraldiaurreko partidua izan da; jokalariei oraindik asko geratzen zaie ohiko erritmoan jokatzeko, baina zale gazteek, eta ez horren gazteek, gozatu ederra hartu dute Atxabalpen, batez ere, norgehiagoka amaitu eta berdegunera salto egin dutenean, jokalari gogokoen sinadura bila. Nano, Capa –birritan– eta Enrich izan dira golegileak.

»» Ikusi argazki guztiak (97)

"Zer helburu dauka alkate ohiak gonbidatzeak, argazki ponpoxo bat ateratzetik harago?"

  Politika  Arrasate

"Zer helburu dauka alkate ohiak gonbidatzeak, argazki ponpoxo bat ateratzetik harago?"

Arrasateko EH Bilduk oharra kaleratu du, udal gobernuak atzo Kiroldegiaren 40. urteurrenaren baitan, alkate izandakoekin antolatutako ekitaldiko "inprobisazioa" salatzeko. Bertan, besteak beste, ekitaldiko ekintza bat gaztelera hutsean egitea, edo ezker abertzaleko alkateek horren berri prentsa bidez jakin izana kritikatu dute.

Uztaileko osoko bilkura Arrasaten

  Politika  Arrasate

Udalbatzak komunikazio bideak eskatu dizkio Fagor CNAko zuzendaritzari Eguneko gai zerrendan ez agertu arren, adierazpen instituzionala irakurri dute herriko enpresa horren egoerarekiko kezka azalduz.

Gazteek etxebizitza errentan hartzeko 20.000 euro gehiagoko diru laguntza jarri du Arrasateko Udalak

  Gizartea  Arrasate

Ekainaren 29ra arte, 31 eskaera jaso ditu Arrasateko Udalak, gazteek etxebizitza errentan har dezaten daukaten diru laguntzetan. Martxoaren 9an onartu zuen Udalak horretara 30.000 euro bideratzea, eta ekainaren 29ko gobernuko juntan diru laguntza hori beste 20.000 euroan handitzeko erabakia hartu zuten.

EBAn jarraituko du Ointxe!ko lehen taldeak

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

EBAn jarraituko du Ointxe!ko lehen taldeak

Azken unera arte borrokan ibili eta gero MU saskibaloi taldeak ligako azken unean galdu zuen EBAn jarraitzeko eskubidea, maiatzean. Bada, kantxan lortu ez dutena bulegoetan lortu du klub zuri-moreak, federazioak Ointxe!-ren proposamena onartu du-eta kategoria horretan zuen hutsunea betetzeko. Gaur, martitzena, egin da albistea ofizial.

Arrasateko alkate ohiak kiroldegian bisitan

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko alkate izandako Jose Antonio Altuna Txatillo, Alvaro Arregi, Jose Maria Loiti eta Inazio Lakuntza, gaur egun alkate den Maria Ubarretxenarekin Musakolako kiroldegia bisitatzen izan dira. Lau hamarkada bete dira kiroldegia inauguratu zenetik, eta ordutik hona, instalakuntzetan izandako aldaketak ikusteko, eta alkate ohi bakoitzak bere garaiko bizipenak kontatzeko aprobetxatu dute.

Udalbatzako ordezkarien erreakzio politikoak espainiar banderaren harira

  Politika  Arrasate

Udalbatzako ordezkarien erreakzio politikoak espainiar banderaren harira

Alderdi guztiek bat egin dute inposaketa bat izan dela esaterakoan, eta erabaki judizialarekin ados ez egon arren, gehienek ulergarritzat jo dute bandera jarri izana, alkatearengan ondorio judizialik ez izateko. Albistean ikus dezakezue alderdi bakoitzak egin duen balorazioa.

Etzi, eguena, aurkeztuko dute bideragarritasun plana

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Etzi, eguena, aurkeztuko dute bideragarritasun plana

"Beharrezkoa den birfinantzatzea sinatzea faltan, bideragarritasun planaren xehetasunak bukatzen" diharduela jakinarazi du Edesa Industrialek komunikatu bitartez. Eguenean aurkeztuko die berau langileei. Era berean, jakinarazi du Raimundo Jimenez izango dela Francisco Martinen ordezkoa Edesa Industrialen kontseilari delegatu karguarekin.

Fagor CNAko langile guztiak EREan

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Fagor CNAko langile guztiak EREan

Bulegoetako eta sare komertzialeko langileei ere lan harremanak eteteko enplegu erregulazioa (EREa) aplikatzeko aukera gura du CNA taldeko zuzendaritzak. Batzar ofiziala izan dute Langile Batzordeko ordezkariekin goizean, ERE hori noiz eta zela aplikatuko duten zehaztu barik. Gauzak horrela, Fagor CNA taldeko 350 langileek izango dute Enplegua Erregulatzeko Espedientea indarrean, horietatik 30, gainera, kalera bota gura dituzte.

GI-627errepidetik Lanako biribilgunera doan bidea itxi egingo dute abuztuan

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

GI-627errepidetik Lanako biribilgunera doan bidea itxi egingo dute abuztuan

Foru Aldundiak jakinarazi du GI-627tik, hau da, Arrasateko saihesbidetik, Lanako biribilgunera doan bide adarra guztiz itxiko duela abuztuan lanak hasiko dituztelako han.

Apirilean ustez pertsona bat hiltzen saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

  Gizartea  Arrasate

Eguaztenean atxilotu zuten, Arrasaten, Ertzaintzako Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek apirilaren 12an, San Andres auzoan, ustez gizonezko bat tirokatu zuen pertsona. Atxilotua Aita Menni zentroko unitate psikiatrikoan espetxeratu dute.

Malen Ruiz de Azua bederatzigarren Europako 23 urtez azpikoen txapelketan

  Kirola  Arrasate

Malen Ruiz de Azua bederatzigarren Europako 23 urtez azpikoen txapelketan

4,20 metroko marka egin du finalean. Urrea Angelica Moser suitzarrarendako izan da 4,55 metroko markarekin.

Gizarte utopiko baten dantza futurista

  Kultura  Arrasate

Udazabal17 programaren barruan, Fade Away dantza ikuskizunak Zaldibar pilotalekua agertoki bihurtu zuen. Ziomara Hormaetxe Dantza Konpainiak Biopracy piezaren bigarren partea erakutsi zuen.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Batuketaren dantza arrakastatsua

  Kultura  Arrasate

Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da. Brodas Bros Kataluniako urban dance taldearekin elkartu da Kukai, eta euskal dantza tradizionalaren lengoaiarekin batu dute haien jarduera. Kaleko lan bizi eta energetiko horrek ikusleak liluratu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Espainiar bandera txiki bat jarri dute Arrasateko udaletxean

Espainiar bandera txiki bat jarri dute Arrasateko udaletxean

  Gizartea  Arrasate

Guardia Zibilak ekainaren 27an ateratako argazki batzuen ostean derrigorrezko exekuzio batek behartuta jarri dute. Orain arte ez jartzeko argudioa izan da Udalak ez duela ohikotasunez banderarik jartzen, baina ekaineko argazki horietan Arrasateko bandera eta ikurrina ageri dira, San Juan jaiak zirelako.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Landetxea
Bea
Azpiko erropa
Enkuadernazioak
Anbientadoreak