Zazpi eta sei urteko espetxe zigorra Mendizabalentzat eta Arkauzentzat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 7a, 16:00
Arrasatetik, Gasteiztik eta Zarauztik epaiketara joango herritarrak Parisen. Argazkia: Arrasateko Sortu.

Julen Mendizabal eta Kepa Arkauz euskal preso arrasatearren eta beste lau pertsonen aurka Parisen egin berri den epaiketako sententziaren berri eman dute: Mendizabalendako zazpi urteko espetxe zigorra eta Arkauzendako sei urtekoa, ETAko aparatu logistikoko kide izateagatik.

Epaiketa atzo, irailak 6, egin zen. 13:30ean hasi eta 19:00ak aldera amaitu zen, eta Mendizabalek zein Arkauzek deklaratzeari uko egin zioten. Gaur eman dute epaia:

-Julen Mendizabal: zazpi urte

-Raul Aduna: zazpi urte

-Kepa Arkauz: sei urte

-Ekhiñe Eizagirre: sei urte

-Igor Uriarte: sei urte

-Andoni Goikoetxea: sei urte

Parisera elkartasuna adieraztera joan diren herritarrek euren askatasuna eskatu dute: "Arrasatetik, Zarauztik eta Gasteiztik joandako 60 lagunek eurekin elkartasun eta maitasun begiradak, keinuak eta irribarreak trukatzeko aukera izan genuen. Etxean nahi eta behar ditugu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak