goiena.eus

Gaur hasi dira Zarugaldeko 37.ean dagoen eraikina eraisteko lanak

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Urte luzez hutsik egon ondoren, garai batean ile-apaindegi eta tindategia izandako eraikina eraitsi egingo dute, oinezkoei lehentasun gehiago emateko asmoz. Gaur eraikinaren barrualdea usten hasi dira, eta lanen arduradunek astebeteko epean eraikina eraitsita edukitzea aurreikusten dute.

Eraikinaren alboko aparkalekuan hesiak jarri dituzte, bertako langileen lana ez oztopatzeko, eta goiz partean garabiak autoren bat edo beste kendu behar izan du.

2016ko otsaileko osoko bilkuran onartu zuten eraikina eraistea, eta orduko aurreikuspena urtea amaitu orduko lanak bukatuta edukitzea zen. Hala ere, tindategian amaianto arrastoak aurkitu ziren eta enpresa espezializatu bat kontratu zuen Udalak sustantzia arriskutsu hori tratatzeko.

Hirigintza sailetik azaldu dutenez, "espaloia zabaldu egingo dugu, oinezkoentzat esparru handiagoa berreskuratzeko. Berdegune bat edukiko du eta bertan dagoen zuhaitza mantendu egingo da".

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa