Ontzi arinentzako beste zazpi edukiontzi

Xabi Gorostidi 2017ko mai. 29a, 16:07

Arrasateko Udalak urtarrilean eskatu zion Mankomunitateari hondakinen bilketaren maiztasuna berraztertzeko. Otaloran, Zearkaostetan, Larragainen, Erguinen, Doctor Bañezen eta Oñati eta Juan Bengoa kaleetan jarriko dituzte, eta Udalak herritarren inplikazioa eskatu du kaleak txukun mantendu daitezen. 

Hondakin gainkarga kaleetan agerikoa zela ikusirik egin zion Mankomunitateari eskaera Arrasateko Udalak. "Azkenaldian ohikoa bilakatu da Arrasaten herriko hainbat edukiontzi gainezka eta zaborra lurrean pilatuta ikusi behar izatea, bereziki ontzi arinen zabor-ontziei dagokionean. Egungo egoera konpontzeko edukiontzi gehigarriak jartzea, hondakin bilketaren maiztasuna berraztertzea eta beharrezkoa balitz hori areagotzea eskatu zion urtarrilean Arrasateko Udalak Mankomunitateari".

Aipatutako zazpi edukiontzi gehigarriak jartzeaz gain, zapatuetan ontzi-arinen bilketa gehigarria kontratatzeko aukera aztertzen ari dira.

Kartoien bilketa desegokia

Kartoien kasuan, herriko merkatari batzuek herritarrentzako jarritako ontziak erabiltzen dituztela sumatu dute Udaletik, eta eskutitza bidaliko diete merkatari guztiei kartoi eta paperaren bilketa zerbitzuari buruzko informazioa gogorarazteko. "Arrasateko hainbat komertzioek herriko edukiontziak erabiltzen dituzte kartoia botatzeko eta horrek, noski, gaindosiak sortzen ditu, edukiontzi kopurua eta bilketa maiztasuna ez  baitaude saltokien kartoia jasotzeko dimentsionatuta, herritarren papera eta kartoia soilik biltzeko baizik".

Beste praktika desegoki batzuk

Kaleetan zabor poltsak agerian egoteko beste faktore bat, herritar askok hauek edukiontzitik kanpo uzteko ohitura dela uste dute Udaletik. "Edukiontzietan lekua dagoen arren, herritar askok zabor poltsak lurrean uzten dituztela adierazi du Udalak. “Ondorioz, atzetik datozenek ere gauza bera egiten dute edukiontziak beteta daudela pentsatuz” .

Horren aurrean herritarren inplikazio eskatu dute: "“neurri gehigarriez harago, guztien ardura baita hondakinak behar bezala sailkatu eta zabor poltsak lurrean utzi ordez, dagokion edukiontzian botatzea”.

Era berean, traste-zaharren zerbitzuari dagokionean, bilketa egunetik kanpo [asteartea], trasteak bide bazterrean utzi beharrean, zuzenean Garbigunera eraman behar direla gogorarazi dute Mankomunitatetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak