goiena.eus

'Lanbide Heziketa: enpresatik oso gertu' jardunaldia

  Komunitatetik  Arrasate

Jardunaldi honen helburu nagusia Lanbide Heziketak enpresei eskaintzen dizkien aukerak azaltzea da, zerbitzu teknikoei eta pertsonen hornikuntzari dagokionez.

Hitzaldia apirilaren 26an eskainiko da Kulturateko Areto nagusian eta Lanbide Heziketako zerbitzu teknikoak jaso nahi dituzten eta halako profilak behar dituzten enpresei zuzenduta dago. Honetan, bi hitzaldi eskainiko dira:

9:00-9:40 TKNIKA eta TKGUNE Zerbitzuak (Iñaki Mujika TKNIKAko zuzendaria)

9:40-10:20 DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz (Alberto Larrabea GLHBIko LH DUALeko koordinatzailea)

Jardunaldi hau GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokan baitan antolatu da eta amaitutakoan, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeen mahaiak bisitatu ahal izango dira. Izena emateko epea apirilaren 24a da eta informazioa nahi duenak, 943 79 30 90 telefono zenbakira deitu edota airizar@debagoiena.eus helbidera idatzi dezake.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa