goiena.eus

55 urtetik gorako arrasatearrentzat tailer sorta oparoa Bizipozen eskutik

  Osasuna  Arrasate

Askotariko gaiei buruz buruzko bi orduko tailer zikloa aurkeztu dute, hainbat adituren hitzaldiekin. Zortzi tailerretan parte hartzeaz gain, taldeka proiektu sozialak egiteko aukera ere izango da, Bizipoz taldeko koordinatzaileen aholkularitzarekin. 20 pertsonentzako plaza mugatuak daude, baina izen ematea zabalik egongo da apirilaren 24ra arte.

Oñatin eta Ordizian izandako esperientzia positiboei jarraipena emanez, BiziPoz taldekoek Arrasatera ekarriko dituzte 55 urtetik gorakoentzako tailerrak.

Udalarekin batera antolatutako programa honek zortzi tailer interesgarri edukiko ditu, baina ez hori bakarrik. Bertako partaideei hiru, lau edo bost laguneko taldetan antolatuta proiektu soziala garatzeko aukera eta aholkularitza ere emango diete. Horretarako, tailerrekin hasi baino lehen, 30 minutuko elkarrizketa pertsonalak egingo dizkiete partaideei, bakoitzaren gustu eta interesak aztertu eta ahalik eta talde eraginkorrenak osatze aldera.

Tailer sorten tematika eta egutegia ondorengoa izango da:

  • Talde dinamikak eta ekintza sozialak egiteko prestakuntza.
  • Osasuna eta emozioak
  • Adimen emozionalaren oinarriak, Nagore Vazquezekin.
  • Emozioen kudeaketa indibiduala, Maria Jose Navesekin.
  • Pertsona toxikoak, Ibon de la Cruzekin.
  • Gaurkotasuna munduan I (Brexit, Trump, errefuxiatuak), Txente Rekondorekin.
  • Gaurkotasuna munduan II (Globalizazioa)
  • Teknologia berriak eta ebaluazioa

Esatea ere, printzipioz tailer guztiak gazteleraz egingo direla, baina osatzen den taldearen arabera euskaraz egiteko aukera egon daiteke.

Izen ematea

Hainbat modu egongo dira izen ematea egiteko. 20 pertsonako taldea izango da gehienez, eta interesatuek apirilaren 24a baino lehen inskribatu beharko dira, bi era hauetara:

  • Kulturate eta BAZen dauden esku orriak BAZen entregatuz.
  • BiziPozeko arduradunekin kontaktuan jarriz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa