goiena.eus

BiziPoz ekimeneko programa aurkeztuko dute bihar Kulturaten

  Osasuna  Arrasate GAURKOAK

12:00etan, Jokin Zaitegi gelan aurkeztuko dituzte programaren nondik norakoak, eta interesa duen edonor gerturatu daiteke, antolatuko dituzten ekintzen berri edukitzeko.

Nagusiek zahartze aktiboa izan dezaten helburuarekin eramango dute aurrera Arrasaten BiziPoz programa, 55 urtetik gorako herritarrendako. Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek bultzatuta, 8 tailer egingo dituzte, apiriletik ekainera bitartean

Arrasateko Udalaz gain, Uribarri, Musakola, Abaroa eta Toki Argi nagusien egoitzek bat egin dute ekimenarekin, baita Nagusilan, Goienagusi, Al Andalus eta Duintasuna elkarteek ere.

Oñatin BiziPoz-en bi edizio aurrera eraman dituzte jada, eta hirugarren adineko pertsonek bizitza aktiboagoa edukitzeko helburuarekin, Arrasaten proiektua gauzatzeko aukera ona ikusi du Udalak:

Datorren eguenean, apirilaren 6an, aurkeztuko dute programa osoa Kulturaten, eta interesa dutenek tailerrei buruzko informazio gehiago jaso ahal izango dute bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa